2024-07-03
HomeHerriak du hitza eta erabakiaEuskal Herriak aldaketa beharra du, eta lortze bidean lanean gara

Euskal Herriak aldaketa beharra du, eta lortze bidean lanean gara

Asteburu mugitua izan da pasatakoa. Politika egiteko eskubidea aldarrikatu genuen larunbatean Bateragune auzian zigortutako 5 kideen askatzea exijituz. Presoen eskubideak ere erreibindikatu genituen Oiartzunen Mendira ekimenean. Igandean Independentistak Sareak deituta Euskal Errepublika aldarrikatu genuen Bilbon eta gure eskubide sozialen defentsan TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintzan parte hartu genuen. Greba eskubidea eta beste eredu baten alde Urtzi eta Telleren ondoan izan ginen Deustun egindako Aske Gunean eta hezkuntza eredu propioaren alde egin genuen Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Euskal Herriak beste eredu ekonomiko, politiko eta sozial alde apustua egiten duela argi geratu da berriz ere. Herri honek eskatzen eta behar duen aldaketan lanean jarraitu beharra dago, herriak baitu hitza eta erabakia.

OSTIRALA
Euskal Herrian TTIPari EZ! aldarria Eragile Sozial eta Sindikatuen Gunearen eskutik

LARUNBATA
Deustuko AskeGunea / Urtzi eta Telle grebalari gazteen atxiloketa (Topatu.info)

Lomce ez manifa Donostia 2014-10-11
(Eskunabarrak)

5ak askatu. Politika askatu (Hamaika Telebista) IGANDEA
Bilboko kaleetan GORA EUSKAL ERREPUBLIKA (independentistak)

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte

LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.

Bat egin dugu ‘La Suizako 6en’ aldeko elkartasun mobilizazioekin

Uztailaren 6an 12:00etan mobilizatuko gara Bilboko Arriaga Antzokitik abiatuta Xixongo (Asturies) sei sindikalistei gure elkartasun internazionalista adierazteko.

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.