Azken hilabeteotan foru instituzioak eta sindikatuak akordioa/hitzarmena berritzeko negoziatzen egon gara. Prozesua luzea izan da eta ugari izan dira agerian gelditu diren desberdintasunak. Azkenean, akordio/hitzarmen berriaren erredakzioa adostu dugu alde biek desberdintasunen gainetik adostutako edukiak lehenetsi ditugulako.
Helburua, azken batean, erredakzioaren inguruan akordioa lortzea izan da, kontu bi barneratuz, alde batetik, testua alde bientzat onargarria izatea eta, bestetik, iritzi desberdinak ditugun gaiei buruz alderdien eskuduntzak edo etorkizuneko jarrerak edo jarduerak ez mugatzea.
Akordio/hitzarmen berriarekin lorpen garrantzitsuak erdietsi ditugu:
- Etorri daitezken lege-inposaketen aurrean edukien bermea.
- Zerbitzu publikoak mantentzeko klausula.
- Lan-sarien inguruko akordioa: 2012ko abenduko aparteko lan-sariaren ordainketa, 2014 eta 2015erako igoerak eta azken urteotan galdu dugun erosteko ahalmenaren galeragatiksortutako zorraren aitormena.
- Enplegua sortzeko neurriak:
- EPEak eta Aldundian zein GUFEn lekualdatze-lehiaketak.
- Aurrekontua duten bakante guztiak hornitzea.
- Ordezkapenei buruzko ebazpenen negoziazioa.
- Lizentzia berriak eta dauden batzuk hobetzea.