2025-03-28
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABen ustez, Osakidetzako Zuzendaritza 2011ko EPEren gainean egiten ari den kudeaketa onartezina...

LABen ustez, Osakidetzako Zuzendaritza 2011ko EPEren gainean egiten ari den kudeaketa onartezina da

Osakidetzako Zuzendaritza 2011ko EPEaren kudeaketa pentsaezina den eraginkortasun eta gardentasun falta punturaino eramaten ari da, prozesuan bertan parte hartu duten milaka eta milaka izangairekiko inolako errespeturik agerturik.

Azken asteotan, bi adibide ezin argiago ditugu. Administrari Laguntzaile kategorian formakuntza neurtzeko irizpide aldaketa; eta plaza beste nonbaiten atera duten langile batzuentzat “berariazko zerbitzu eginkizunak” sortzea, orain jarduten duten zentroan geldi daitezen.

Lehenengoari dagokionez, Osakidetzak formakuntza neurtzeko Epaimahaiak egindako irizpide aldaketa ontzat eman du, baina irizpideak zeintzuk diren ez du publiko egin. Nahiz eta eskaera egiten duten izangai guztiek euren espedientea ikusteko eskubidea izango dutela esan, hori ez da nahikoa. LABek eusten dio eskaerari: EPE eta kategoria guztietan izangaiak baloratzeko irizpideak argi eta garbi adierazi, eta publiko egin modu zehatz batean eta puntuazioarekin. Hauxe da putxerazo, entxufe eta irregulartasunekin amaitzeko bide bakarra.

Bestaldetik, Osakidetzak bere arau propioak ez dituela betetzen salatu nahi dugu, beste leku batean plaza atera duten langileak euren oraingo lanpostuan gera daitezen “berariazko prozesuak” abiatu baititu. LABek plaza ateratzen duten pertsonei ahalik eta lasterren euren bizitokitik ahalik eta gertuen egotea ahalbidetuko dien EPE sistema baten alde egin dugu. Baina holako prozesuak langile guztiontzat izan behar dira, irizpide objektibo eta publikoetan oinarriturik, ez gardentasun faltan eta txantxullotan oinarriturik, aukera berdintasunerako eskubidea urratuz.

Hau al da PNVk behin eta berriro aldarrikatzen duen kudeaketarako ahalmena?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.