2024-11-22
HomeEkintza SozialaIrailean langabezi tasak gora egin zuen berriro ere; batez ere gazteen artean

Irailean langabezi tasak gora egin zuen berriro ere; batez ere gazteen artean

Iralian, Hego Euskal Herrian erregistratu den langabezia 215.743 pertsonakoa izan da, abuztuan baino 353 gehiago. Igoera hau langabeziaren bilakaeran bigarran gorakada izan da udako kanpaina ostean.

Igoera hau bereziki nabarmena izan da gazteen artean (25 urtetik berakoak), hegoaldeko lan bulego publikoetan 1.180 gazte gehiago erregistratu dira, aurreko hilabetearekin aderatuz, hau da %7,7ko igoera bat. Igoera emakumeen artean ere nabaritu da (%0,6 gehiago), aldi berean gizonezkoen artean behera egin du (-%0,3).

Bestalde, krisiaren iraunkortasuna, iraupen handiko langabeziaren igoera eta Gobernu zentralak langabiziagatik jasotzen den babes sisteman egin dituen murrizketak babes tasaren beherakada etengabea dakar.

Gaur egun, Hego Esukal Herrian, langabezian dauden pertsonen %49,4ak baino ez du langabezi-prestazioa jasotzen (%30,1 kontributiboa eta %19,3a asistentziala). Duela urte bete babesa langabezian zeuden pertsonen %54,8ari iristen zitzaion.

Prestazioak jasotzeko baldintzak gogortzeaz gain, PPren gobernuak —hauteskundeetako programan esandakoaren kontra— neurriak hartu zituen bere kopurua jeisteko. Honen ondorioz, ordaintutakoaren araberako prestazioaren
kopuruaren batazbestekoa %4 murriztu da azken urtean, eta %6 2012an murrizketa horiek onartu zirenetik.

Zentzu honetan onart ezina da ikustea, nahiz eta pobrezi egoerak okerrera egin etengabe eta langabeziaren aurrean dugun babes falta nabarmena izan, 2015eko aurrekontuetatik langabezi prestazioetarako bideratuko den zuzkidura 2014ko aurrekontuetakoa baino %15% gutxiago dela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.