2024-11-22
HomeUncategorizedAinhoa Etxaidek gaurkotasunari errepasoa egingo dio eta aurrera begirako erronkaz mintzatuko da...

Ainhoa Etxaidek gaurkotasunari errepasoa egingo dio eta aurrera begirako erronkaz mintzatuko da Durangon

AINHOA ETXAIDErekin SOLASEAN
Jasone Agirreren eskutik
Urriak 02, 19:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian


Gaurkotasunari errepasoa egin eta aurrera begirako erronkez aritzeko Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da datorren urriaren 2an. Elkarrizketa Jasone Agirre kazetariak gidatua izango da, eta euskal herritarrok bizi dugun pobretzea, langabezia, Espainiatik datozen Erreformak, eta batez ere, berton sortzen ari garen alternatiba aztertzeko parada izango da. Ikus-entzuleek dituzten galdera eta ekarpenei ere erantzungo die Ainhoa Etxaidek. Horretarako, irailaren 30era arte, zuen galderak durango@labsindikatua.org helbidean edota Durangoko LABen egoitzan jasoko ditugu.

«Zuk jakin nahi duzunaz, ardura dizunaz, kezkatzen zaituenaz hitz egin nahi dugu»
Etxaiderentzat galderarik bai?

Idatzi durango@labsindikatua.org helbidera edota gerturatu Durangoko LABen egoitzara

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.