Aipatu beharra dago Alfon atxilotua izan zenean 56 egun pasa izan zituela kartzelan bereziki gogorra den FIES erregimena aplikatu ziotelarik. Egoera horrek sortu zuen nazioarteko elkartasun garrasiari esker kaleratua izan zen. Alfonek atxiloketa prozesuan eta polizia-etxean pasa zituen orduetan jasotako mehatxu eta koakzioak salatu zituen.
Alfonen kasua kriminalizazio testuinguru baten bakarrik uler daiteke, non Europa guztian baina Espainiar Estatuan batik bat. gizarte borroka eta protestak zigortuak diren.
Euskal Herrian ondo ezagutzen ditugu estrategia hauek. Horrela, beste batzuen artean, bi gazte, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea bi urte eta erdiko kartzela zigorrak jaso dituzte 2012ko martxoak 29ko greba orokorrean Bilbon “desordena publikoa” sortzeagaitik. Epaiketa berean epaitu zituzten beste lagun batzuk absolbituak izan ziren. Zigor bidegabeak dira justifikazio moduan poliziaren bertsioa bakarrik jasotzen duten heinean.
Guzti honegatik, gure Alfonsorekiko elkartasuna berretsi nahi dugu eta egunotan sostengu eta kriminalizazioaren aurka egon daitezkeen mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu jendartea.