2025-04-11
HomeEkintza SindikalaPrekaritateak eragindako lan heriotzek ez dutela etenik salatu dugu Durangon

Prekaritateak eragindako lan heriotzek ez dutela etenik salatu dugu Durangon

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dugu Durangon, joan den astean lan heriotza gertatu zen obraren aurrean, San Fausto auzoan. Hain zuzen ere, eraikuntzako azpikontratatutako langile batek bizia galdu zuen, altueratik erorita. Dagoeneko 30 langile hil egin dira aurten Euskal Herrian.

Futuro Insólito. Joan den astean hildako langilearen azpikontrataren izena da hori. Bi aste besterik ez zeramatzan bertan lanean. 22 urte zituen. Altueratik erori zen, paradoxikoki obraren segurtasun sarea jartzen ari zenean. Hau guztia ez da zoria, prekaritatea da!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...