2024-11-24
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMutuakLAB sindikatuaren proposamenak Gasteizko legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeari

LAB sindikatuaren proposamenak Gasteizko legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeari

LAB sindikatua Gasteizeko Legebiltzarreko osasun eta kontsumo batzordean Espainiako izan da Gobernua prestatzen ari den Mutualitateen Lege berriari buruz eta aldi baterako ezintasunaren prozesuak irauten dituen lehen 365 egunetako kudeaketa eta kontrolaren alderdi jakin batzuk arautzen duen uztailaren 18ko 625/2014ko EDri buruz dugun iritzia adierazteko.

Ekainaren 18ko 625 Errege Dekretuari eta Espainiako gobernua prestatzen ari den Mutualitateen Lege berriari aurre eginez, zeinak azken honek patronalen mutualitateei dagozkien eskuduntzak handitu nahi dituen langileak kontrolatzeko eta derrigortzeko, EAEko erakundeek bestelako norabidea har dezatela nahi dugu. Lehenengo eta behin, hori ahalbidetu dezaten nahi dugu, eta bigarrenez, lan gertakizunen kontratazioa sustatu dezaten proposatzen dugu.
Azken finean, Osasun sistema publikoaren alde, Osakidetzaren alde egiteaz ari gara. Honek ez du gasturik ekarriko, diru-sarrerak baizik, GSIN-rekin kontratatuko diren langileen kontratazioen zati bat sistema publikoak kudeatzera igaroko litzatekeelako. Eta hori, egun indarrean dagoen legezko esparruan, ederki egin daiteke.
Beste era batez esanda: pribatizatu den esparru bat berriro publikoa izateaz ari gara. Nornahik irabaziko luke horrekin:

▪ Langileen ikuspegitik, kudeatze publikoak bermatzen du osasuna beste edozein irizpideei lehenetsiko zaiela.

▪ Osasun-sistema publikoaren ikuspegitik, lan osasuna kudeatzeak berekin dakar sistema publiko bera sendotzen dela, zeinak diru-sarrera handiagoak izango dituen eta hortaz, baliabide gehiago eta haren baliabideak optimizatu ahal izango dituen, sistemaren ekitateari eta unibertsaltasunari eutsiz.

▪ Enpresarien ikuspuntutik, ezin izango litzateke oztoporik jarri, aitorrezinak diren arrazoiak ez badituzte: lan-osasunaren zaintzari indarrean dauden araudien arabera eutsiko zaiolako. Ba al dago sektore publikoa baino egokiagorik aipatu araudiak betetzen eta garatzen direla zaintzeko?

Zehaztearren, honakoa proposatzen dugu:

1. Gasteizeko Legebiltzarra Espainiako Gobernuaren Mutualitateen Legearen aurka azaldu dadila eta sistema publikoaren alde egin dezala, lan osasunaren ardatz moduan.

2. Ez dezala Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekiko ez eta mutualitateekiko lankidetza hitzarmenik sina, erreformaren eragina motelduz.

3. Gasteizeko legebiltzarrak gaitu ditzala bitartekoak Gizarte Segurantzarekin laneko gertakizunak libreki hitzartu nahi izango duten enpresei tratamendu egokia eman diezaien Osakidetzak. Berriro diot: helburua egokiro planifikatzea da, eta ez, Osasungintzan egin behar den inbertsio publikoa handitzea, dagokien langileen kotizazioen bidez ordainduko direlako kontuak.

4. Gasteizeko Legebiltzarrak proposa diezaiela bere langileei lan gertakizunak GSIN-rekin kontratatu behar dituztela (eta hortaz, Osakidetza ardura dadila haietaz).

5. Enpresa auto-aseguratzaileek bere horretan iraun dezatela eta haiei buruzko azterketa sakona egin dadila aipatu enpresa auto-aseguratzaileak baliogabetzeko edo ez baliogabetzeko, bestelako erabakia hartu aurretik.

6. Esparru arauemailea eta berezko erregimen ekonomikoa. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua susta dadin, gizarte segurantzaren transferentziaren nahiz enpresen kotizazioen eta EAEn diharduten gizarte segurantzako mutualitateen soberakinen eskakizuna bideratu behar da (Osasunaren Lege Orokorra, xedapen gehigarriak).

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.