Atzo, irailak 15, Bilboko Aireportuko parkingeko langileak greba mugagabekoari ekin zioten kaleratu dituzten lankideak berriro har ditzaten exigitzeko. ENPARKek, parking zerbitzua kudeatzen duen enpresak, urte hasieran aparkalekua kudeatzen duten 19 beharginetatik 9 kaleratu zituen.
Aireportuko aparkalekuarena, azpikontratatzen diren zerbitzuetan, egiten ari diren politika-murrizketa itzelen adierazgarri bat besterik ez da, non behargin kopurua murrizten ari den eta lan baldintzak etengabe kaskartzen ari diren.
Honek eragindako beharginei eragiteaz gain, zerbitzu publikoaren erabiltzaile orori dagokigun eskubideari ere eragiten dio, zerbitzua kalitatez eta segurtasunez eman dadin.
LABek irmotasunez eskatzen du aparkalekuko beharginak berriro har ditzatela eta behargin-kopurua eta lan baldintzak bermatuko duen akordioa sina dadila. Honengatik guztiarengatik, ENPARKeko beharginen mobilizazio guztiekin egiten dugu bat.
Modu berean, LABek eskatzen dio aireportuko zuzendaritzari berehala deitu ditzala azpikontratatutako enpresa guztien sail sindikalak, baita AENAkoa ere, zerbitzu hauetako behargin guztien berme-esparrua ezar dadin, hauek ezinbestekoak direlako hiritar guztioi kalitatezko zerbitzua jasotzeko eta hura segurtasunez gauzatzen dela dagokigun eskubidea berma dadin.
LAB denuncia la gestión de EMPARK en el Aeropuerto de Loiu, y muestra su apoyo a las y los trabajadores en huelga
El comité de Centro de AENA en Loiu insta a la dirección a rescindir el contrato con EMPARK