2024-11-22
HomeErrepresioaJon eta Urtzi grebalarien espetxeratze aginduaren kontrako manifestazioa gaur Bilbon

Jon eta Urtzi grebalarien espetxeratze aginduaren kontrako manifestazioa gaur Bilbon

2012ko martxoaren 29ko greba orokorraren harira, 2013ko irailaren 11n Aitor Fernández, Jon Telletxea eta Urtzi Martínez gazteak epaitu zituzten. Absoluzioa guztientzat behar bazuen ere, Jon Telletxea zein Urtzi Martinezi bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zieten. Ostiralean epaitegiko zitazioa jaso zute eta abokatuek jakin izan dutenez, astelehenenean eskura jasoko dute espetxeratze autoa. Irailaren 22tik aurrera hamar eguneko epea izango dute kartzelan aurkezteko.

Helburu bakar bat bilatzen du amarru sare honek: erantzun sozial eta politikoa zapaldu eta itotzea. Jon Telletxea eta Urtzi Martínezen delitu bakarra Euskal Herrian bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten alde lan egitea eta greban parte hartzea izan zen. Beraz, Telletxea eta Martinez libre nahi ditugu. Telletxea eta Martinezen berehalako espetxeratzea dela eta, gaur, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa burutuko da Deustuko Done Petri plazan Grebalariak Aske! Plataformak deituta. LABek geure sostengua helarazi nahi diegu bi gazteei eta arratsaldeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten diogu geure militantzia guztiari.

 

  

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.