2024-07-03
HomeEkintza PolitikoaElkarbizitza demokratikoa eraikitzeko bidean urratsak behar ditugu, ez harriak

Elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko bidean urratsak behar ditugu, ez harriak

LAB sindikatuak Guardia Zibilak atxilotu dituen Carlos Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio eta euren gertukoei elkartasuna adierazi nahi die. Era berean, bi atxiloketak salatzen ditugu.

Komunikabideetan zabaldu denez 2020an Sortuko beste lau kideren atxilotzea ekarri zuen sumarioarekin lotzen dira azken atxiloketok, guztiak, preso eta iheslarien ongi etorriei lotuta.

Izan urteetan salbuespenezko espetxe politika pairatu dutelako, izan urteak erbestean eman dituztelako, etxera bueltan diren euskal herritarrak maitasunez hartzea delitu bihurtzerik ez dugu onartzen. Atzo bertan (Foro Soziala elkarbizitza demokratikorako oinarriak zehazteko egiten ari den prozesuaren testuinguruan LABetik egin dugun ekarpenari lotuta) geniona berretsiz, salbuespenezko jarduera judizialarekin ā€”besteak beste, Auzitegi Nazionalarekinā€” nahiz salbuespenezko espetxe politikarekin amaitu eta arrazoizko epe batean euskal preso guztiak kaleratzeko nahiz erbesteratuak etxeratzeko prozesua bururaino eramatea eskatzen dugu.

Bide horretan aurrera egiteko urratsak behar ditugu, ez harriak. Bizikidetza demokratikoan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko prest dagoen herria erasotu egin dute atxiloketa hauekin, gaurkoan Estatuko aparatu judizial eta polizialaren eskutik. Herri honetako gehiengo sozialak behin eta berriz argiki adierazitako nahi eta borondatearen kontrako erasoa da.

Presoen afera konpondu beharra dagoela defendatzen du euskal jendartearen gehiengoak. Hala, gehiengoaren nahiaren kontra egin dute berriro, presoen auzia erabiltzen jarraitzen baitute gerra estrategia elikatzeko. Gatazkaren konponbidean urratsak ematea oztopatu nahi dute halako atxiloketa eta maniobrekin, baina ez dute lortuko.

LAB sindikatutik atxiloketak salatzeko gaur arratsalderako antolatutako mobilizazioekin bat egin eta parte hartzera deitzen dugu. Halaber, bihar uztailaren 1ean Gasteizen presoen etxeratzearen alde egingo den kontzentrazioan, uztailaren 3an IruƱean preso eta iheslarien etxeratzearen alde egingo den mobilizazioan zein 13/13 sumarioaren epaiketa salatzeko uztailaren 10erako Bilbon zein Donostian antolatu diren manifestazioetan ere parte hartzeko deia egiten diegu euskal langileei.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.