2024-11-23
HomeHerriak du hitza eta erabakiaLAB Diadan izango da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

LAB Diadan izango da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

LABeko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide, Gaizka Zuriarrain Nazioarteko arduraduna eta Zaloa Ibeas, Emakume idazkaritzako arduraduna Bartzelonan izango dira datorren ostegunean, hilak 11, Diada egunean.

LABeko ordezkaritza Bartzelonara bihar, hilak 10, iritsiko da eta Diadaren bezperan hainbat sindikaturekin elkartuko da sindikalgintzak egun dituen erronken aurrean mintzatu eta gai ezberdinen aurrean lan lerro bateratuak adosteko.

Irailaren 10ean ere, Etxaidek Intersindical Valenciana, Intersindical de les Balears i IAC por Catalunya sindikatuek "Dret a decidir, Llibertat i justicia social" izenarekin antolatutako ekitaldian parte hartuko du. LABeko idazkariarekin batera Intersindical Canaria-ko Luci Rodríguez, CSI-ko Samuel Fernández, SATeko Diego Cañamero, IACeko David Fernández eta Luis Blanco izango dira ponente gisa. Zita Bartzelonako Cotxeres de Sants-en izango da, arratsaldeko 18:30etan.

Diadaren ekitaldi nagusian parte hartu ostean, LAB CUPek antolatutako mobilizazioan izango da.
 

"Dret a decidir, Llibertat i justicia social"

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.