2025-04-11
HomeIndustriaMetalgintzaLABek ez du Arcelor Zumarragako akordioa sinatuko

LABek ez du Arcelor Zumarragako akordioa sinatuko

Azken egun hauetan gertatutakoaren aurrean, eta enpresa komitearen gehiengoak sinatutako akordioaren aurrean, LABek akordio hori ez sinatzea erabaki du. Sindikatuak akordioan ez dela etorkizuna bermatzen salatzen du.

Ez sinatzearen LABen arrazoiak:

-Sinatutako akordioak ez die lantokiko arazoei erantzuten. Langileen betebeharrak agertzen dira, baina enpresak ez du bere gain konpromisorik hartzen. Hau ez da bideragarritasun plan bat. Langileak ez gara inoiz oztopo izan enpresaren martxa onean.

– Akordioak enpresaren ikuspegia besterik ez du jasotzen, hau da, langileak zuzendaritzak har ditzakeen neurrien erantzule eta errudun egiten ditu. Akordio honek txeke zuria eskeintzen dio enpresari eta enpresaren kudeaketa txarrari zilegitasuna ematen dio.

– LABek beti agertu du negoziaketa mahaian 5. eta 6. txandak ezartzeko prestutasuna. Malgutasun neurriak hartzeko ere prest agertu da, beti ere arrazoituak diren kasuetan eta enpresak langileekiko konpromisoak hartuz gero.

-Enpresak hartutako konpromiso bakarra aldi baterako geldialdia bertan behera uztea izan da, baina ez du etorkizuna bermatzeko neurririk hartzen.

– Alderantziz, akordioak ez du epemugarik, eta etorkizuneko lan baldintzen inguruan ziurgabetasuna sortzen du.

– Zumarragako lantokiaren etorkizuna ez da erabateko malgutasunarekin konponduko, akordio honek ez du zentzurik bideragarritasuna bermatzeko beste neurririk hartzen ez bada. (Inbertsioak, instalazioen mantenua, antolakuntza eta plangintzatze egokia…).

– LABek aurrerantzean akordioak bilatzen jarraituko du, baina Zumarragako lantokiak dituen arazoak zehazterakoan zorrotzak izango gara. Ez ditugu enpresaren onura soilik bilatzen dituzten akordioak sinatuko.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...