2025-03-29
HomeUncategorizedLAB Nafarroan bere ordezkaritza gehien handitzen duen sindikatua da aurten, UGT eta...

LAB Nafarroan bere ordezkaritza gehien handitzen duen sindikatua da aurten, UGT eta CCOO jaisten diren bitartean

Eremu sindikala mugitzen hasi da, hauteskunde sindikalen garai trinkoaren atarian gaudenean, atxikitutako agiri ofizialetan ikus daitekeenez. 2013ko abenduaren 31tik 2014ko uztailaren 31ra dauden zazpi hilabeteetan, Nafarroan aldaketaren alde egiten duen indar sindikalak, LABek 21 ordezkari gehiago lortu ditu, UPNren Gobernuaren eta Patronalaren menpe dauden sindikatuek, UGT eta CCOOek, hurrenez hurren 11 eta 41 ordezkari galdu dituzten bitartean.

Nabarmentzekoa da LABek dituen bitartekoak UGT eta CCOOek dituztenak baino askoz apalagoak direla, azken hauek UPNren Gobernuaren finantziazio berezia jasotzen baitute prestakuntza programa eta bestelakoen bidez. Oraindik hauteskunde sindikalen multzo handiena egiteke badago ere, aipatutako datuek joera adierazgarria islatzen dute: UGT eta CCOOen morroitza sindikalaren arbuioa nahiz LABen aldeko apustua. Ildo honetan, datozen hilabeteetan LABek Nafarroako txoko guztietara heltzeko ahaleginak biderkatuko ditu.

Nafarroako aldaketa politiko eta sozialaren alde, klase sindikalismo konprometituaren alde egiten duten horiei, LABekin bat egiteko gonbidapena luzatzen diegu, bai bere hautes zerrendetan parte hartuz, bai bere hautagaitzen alde bozkatuz eta baita ordezkaritza sindikalik ez duten enpresetan hauteskunde sindikalak sustatuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.