Gaur, beste behin ere, Euskal Herrian ekonomikoki trakzio-enpresa den eta lanpostu kopuru garrantzitsua sortzen duen enpresa batek zalantzan jarri du bere jarraikortasuna. Beste behin ere, langileek komunikabideen bidez jakin dute Arcelor Mittal multinazionalaren asmoen berri. Errespetu falta izugarria da, lantegia itxiz Zumarragako jarduerarekin behin betiko amaitzearen aldeko apustua egiten ari dira, argitu gabe zergatik, zertarako eta zenbat denboran, eta azaldu gabe langileekin eta eskualdearekin konpromisorik hartuko den.
Herri honek ezin du onartu itxiera industrial gehiagorik. LABek lantegi honek aurrera egin dezan defendatzen eta borrokatzen jarraituko du, bertako langileen lan eskubideen alde, eta Euskal Herrian Arcelor Mittal taldeak dituen gainerako lantegietako beharginen eskubideen defentsan.
Zumarragan, 2014ko abuztuaren 29an