2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaFagor etxetresnak enpresaren salmentak, honek Euskal Herrian zeuzkan lan zentro guztiak martxan...

Fagor etxetresnak enpresaren salmentak, honek Euskal Herrian zeuzkan lan zentro guztiak martxan jarriko ditu

LABentzat berri pozgarria da Fagor Etxetresnak enpresaren salmenta burutu izana, honek lehenbailehen enpresa martxan jartzea ekarriko baitu. Ongi baloratzen dugu gainera Euskal Herrian Fagor Etxetresnakek zeuzkan lan zentro guztiak martxan jarriko dituelako, Basauriko lan zentroa barne.

Azpeitiko Grumal enpresa da kanpo gelditu den bakarra, likidazioa beranduago gauzatuko delako, eta hainbat langilek Grumal martxan jartzeko proiektua lantzen ari direnez hori ere martxan jarriko denaren erabateko ustea dugu.

Fagor Etxetresnakek, itxi diren hainbat enpresa bezala, aurrera egiteko aukera zuen, eskeintzak erakutsi dutelako enpresaren bideragarritasuna posible zela. Euskal Herrian ez gara gai izan bertako proiektu bat aurrera ateratzeko, eta hori oso larria da.

Eusko Jaurlaritza ez da egoerak eskatzen duen erantzunkizunez aritu, eta bertako proiektu bat bultzatu beharrean mediatikoki landu du Fagor auzia, propaganda egiteko baliatuz.

Cataren eskeintzari dagokionean, oso interesgarria deritzogu 3 arrazoiengatik: eskeinitako lanpostu kopuru haundiagatik, enpresa berriaren zuzendaritza bertan ezarriko duelako, eta lan zentro guztiak zabaltzeko asmoa duelako. Gainera, Euskal Herriko enpresekin adostasunak lortuak ditu lanpostu zuzenez gain zeharkako lanpostuak sortu ahal izateko.

Fagor Etxetresnakeko langile ordezkariek CATArekin lan baldintzen inguruko akordioa lortua dugu, besteak beste metaleko hitzarmenaren aplikazioaren inguruan, lan erreforma mugatzeko klausulak ezartzeko eta lanpostuak bermatzeko ordainsariak aplikatzeko. Negoziazio kolektiboaren erreformari mugak jarri dizkiogu, eta hori abiapuntu bikaina da.

Cataren proiektua bide honetik joan dadin, ezinbestekoa deritzogu aurrikusten diren inbertsio guztiak gauzatzea, eta horretarako instituzioei elkarlanerako deia egiten diegu.

Aurerra begira jartzeko balio behar digu Fagorrekin gertatutakoak, kooperatibismoaren erroetara bueltatzeko proiektu kooperatibista sendotzeko, eta bestetik herri bezala dugun gabezia haundi bati aurre egiteko : Benetako politika industriala eta berrikuntzakoa garatzeko euskal instituzioei proiektu propio bat proposatzea eskatzen dugu, estrukturala den krisi honi aurre egiteko.

Azkenik, azken hilabeteetan lanpostuen alde borrokan egon diren langileak zoriondu nahi ditugu, neurri haundi baten beraien ekimenez lortu da lortu den guztia. Aurrerantzean ere, lortuko dena langileen borrokarako gaitasunaren araberakoa izango da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.