2024-07-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaBizkaiko Osasun Mentaleko langileak Osakidetzaren aurrean azaldu dira ohe itxiera salatzeko eta...

Bizkaiko Osasun Mentaleko langileak Osakidetzaren aurrean azaldu dira ohe itxiera salatzeko eta zerbitzu publikoaren defentsan

Bizkaiko Osasun Mentaleko langileek aurrera jarraitzen dute abiaturiko mobilizazioekin. Osasun mentaleko egoera penagarria salatu nahi dute: Osakidetza ospitaleak desmantelatzen ari da (Zaldibarkoa da adibiderik argiena) eta zentroetako egoera gero eta prekariagoa da.

Ez da baztertzen hainbat zerbitzu pribatizatzeko helburua, adibidez ospitaleetatik ateratako hainbat erabiltzaile mini-residentzietara bidaltzea, zeinak pribatuak diren noski (negozioa). Gainera, burutzen ari diren aldaketa guztien gainetik ez dago inolako informazioarik eta langile zein sindikatuoi bizkar emanda eramaten ari dira aurrera.

Egoera ez bada aldatzen, mobilizazio egutegiak aurrera jarraituko du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.