2024-11-23
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek Intersindical Canariako 5 kideen epaiketaratzea dela eta, bere elkartasuna adierazi nahi...

LABek Intersindical Canariako 5 kideen epaiketaratzea dela eta, bere elkartasuna adierazi nahi du

LAB sindikatuak hilak 29an kanariar herriko Intersindical Canaria-ko 5 kideren kontra egingo den epaiketaren aurrean bere elkartasun eta sostengua erakutsi du. Langileen eskubideak defendatzeagatik epaituak izango dira.

Luci Rodríguez, Guacimara Viera, Asunción García, Aisha Hernandez eta Pino Monzon Kanariar herriko enpresarien konfederazioaren aurrean arpilatze eta lapurretak salatu zituzten. Enpresarien erantzuna errepresioa eta judizializazioa izan da langileri guztia beldurtu eta zigortzeko asmoz.

Errepresio neurri hauek ez dira arrotzak bere eskubideen alde borroka egiten duten herrietan. Baina ez dute inola ere ez langileriaren erantzuna isil arazten.

Egoera honelako izanik, Intersindical Canaria- aren borrokarekin bat egin nahi dugu eta gure sostengua adierazi nahi diegu, bereziki lagun eta kide ditugun eta sistemaren eraso zuzena pairatzen ari diren 5 pertsonei. Horrela, 5 kideen aldeko deialdietan parte hartzera deia gurea egiten dugu eta beraien absoluzioa eskatzen dugu.

Elkartasuna herrien arteko xamurtasuna da!
Borrokalarien aurkako jazarpenak bukatu!
Gora munduko langileria!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.