2025-04-08
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakLABek EITBko bere ordezkari batek anonimo baten aldetik pairatutako mehatxuak salatzen ditu

LABek EITBko bere ordezkari batek anonimo baten aldetik pairatutako mehatxuak salatzen ditu

Ohar honen bidez LABek EITBn duen ordezkari bat anonimo baten aldetik pairatzen ari den mehatxuak salatu nahi ditu. Astebete baino gutxiagoan barruan kaka zuten pakete bana birritan bidali dira ordezkari honen izenean, lehen aldian EITBk Bilbon duen egoitzako LABen bulegoaren aurrean utziz, eta bigarrenean ordezkari bearen izenean ere bidalia, kasu honetan gezurrezko bidaltzaile bezala EHBILDUko parlamentari baten izena erabiliz.

Kikiltzeko saiakera hauek apirilaren 29an Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren testuinguruan ematen dira, zeinaren bitartez 49 lanpostutako LPE bat adostu zela. Akordio hau gezur eta difamazioen bidez kritikatua eta boikoteatua izan da gaur egungo EAJko presidentea Andoni Ortuzarrek EITB zuzentzen zuen garaian era irregularrean kontratatuak izan ziren langileetako batzuen aldetik.

LABen aldetik gardenak eta guztion parte hartzea behar duten kalitateko zerbitzu publikoen alde egiten dugun borroka sindikalaren kontrako halako mehatxurik ez dugula onartuko adierazi nahi dugu. Urteak daramatzagu komunikabide publiko honetan urteetan eman izan den kudeaketa eredu ilunzale eta opakoa salatzen. Baita kontratazioaren eremuan ere, non urteetan “atzamarrez” egindako kontratazioa lehenetsi izan den, LPDk eta hauen ondorioz sortzen ziren lan poltsek ematen zuten gardentasuna saihesten zela, Eusko Irratia kasu. Irizpide garbiak ezartzen ez diren kontratazio eredu hau hain zuzen administrazio publikoan ematen diren hainbat ustelkeria eta bezerokeria moten oinarria da. Eredu hauxe da kontrol eta parte hartze publikoa baztertzen duena, eta jendartean mesfidantza sortu eta kalitateko zerbitzu publikoaren eredu bat higatu egiten du.

Baina ikusten ari garen bezala badirudi hainbatek eredu ilunzale honetaz baliatzen jakin izan dutela eta enpresa publiko batean lanean sartzeko aukera berdintasunaren alde ez daudela, eta bakoitzaren merituak era objektiboan frogatuko dituen LPD bat egitearen aldekoak ere ez direla. Batzuk EITB euren txiringitoa dela uste dute eta halaxe dena berean gelditzearren honelako ekintza sasi-mafiosoak erabili ditzaketeela. Eredu ustel horrixe dario kiratsa eta denbora luzez usaindu du gaizki, batzuk hain gustura sentitu diren eta orain eroriko den eredua.

Hauxe zen LABek sinatutako akordioaren helburu nagusietako bat, behin-behinekotasuna hain handia den garai batean era finkoan 49 lanpostu bermatzeaz gain. LABetik aldetik kalitateko zerbitzu publikoak sortzeko temati jarraituko dugu, non eta sarbiderako aukera berdintasuna lehenetsiko den, jendartearen zerbitzura eta honen kontrolpean, baita EITBn eta Eusko Irratian ere. Zentzu honetan datozen egunotan azken gertakizunak epaitegian salatuko ditugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek askatasun sindikala eskatzen du TUVISAn

Mobilizazioa egingo du ostiralean, apirilaren 11n, Gasteizen, TUVISAren aurrean (Agirrelanda, 2), goizeko 10:30ean.

Maiatzaren Lehen bateratuan Baiona klase elkartasunez eta borrokaz betetzera dei egin dugu

Maiatzaren Leheneko mobilizazio bateratua aurkeztu dute gaur Baionan LAB, CGT, CFDT, FSU eta Solidaires sindikatuok. Faxismoaren eta kapitalismoaren aurrean, klase elkartasuna eta borroka aldarrikatuko dituzte, eta baita aberasatasuna, enplegua eta zaintza lanak banatzeko beharra ere.

Guardianek 171 langile kaleratuko ditu inpunitate osoz eta Eusko Jaurlaritzaren pasibotasunaren eta gelditasunaren aurrean

Joan den asteazkenean amaitu zen, akordiorik gabe, enplegu erregulazioko espedientearen kontsulta aldia Guardian Laudion. LABetik berriro ere irmo salatzen dugu itxiera hori ez dela gerora sortutako edo saihestezinezko egoera baten ondorioa, multinazionalak lantegia ixteko planifikatutako estrategia baten emaitza baizik. Guardianek nahita eragin ditu itxiera justifikatzeko baldintzak, eta, hasiera hasieratik, aurrez pentsatutzat jo dugu.