2025-04-02
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osasun Zerbitzu euskaldunen alde Zumaiako bidea jarraitzera deitzen ditu langilegoa eta...

LABek Osasun Zerbitzu euskaldunen alde Zumaiako bidea jarraitzera deitzen ditu langilegoa eta herritarrak

Osasun Zerbitzu euskaldunak eskatu asmoz atzo Zumaian 150 herritar eta osasungintzako langilek agerraldia eskaini zuten. Herritar, udal instituzio, langile, euskaltzale, gazte… guztiok euskaraz bizitzeko eskubidea gauzatzeko determinazioarekin egindako lanak Osakidetzak euskara baztertuz hartu zituen neurri eskandalugarri eta araudien kontrakoak atzera bota behar izan ditu Zumaian.

LABen irakurketa
Euskara Osasun Zerbitzuetan
LAB sindikatuak Zumaiako bidea jarraitzera deitzen ditu langilegoa eta herritarrak

«Osasun Zerbitzu euskaldunak eskatu asmoz gaur Zumaian herritar eta osasungintzako langile multzo haundia bildu gara, agerraldi jendetsu eta ikusgarrian. Azken asteotan Zumaian emandako erantzunaren tamainakoa izan da agerraldia. Izan ere, LAB sindikatuarentzat guztiz eredugarria izan da Zumaian elkarlanean oinarritutako erantzuna: herritar, udal instituzio, langile, euskaltzale, gazte… guztiok euskaraz bizitzeko eskubidea gauzatzeko determinazioarekin. Nahiz eta oraindik geratzen den zer eginik, Osakidetza euskara baztertuz hartu zituen neurri eskandalugarri eta araudien kontrakoak atzera bota behar izan ditu Zumaian.

Herri eta langileriaren aktibazioaren bidez, elkarlanaren bidez, osasun zerbitzuetan euskaraz bizitzea posible dela frogatua geratu da. Zumaiako garaipena Euskal Herri osora zabaltzea posible eta beharrezkoa da eta hori izango da LAB sindikatuaren apostua.

Azkenik, Osakidetzari exijitzen diogu osasun zerbitzuetan euskaraz bizitzearen alde gaur Zumaian entzun den aldarria kontutan hartu dezala behingoz eta euskararen normalizazioak behar dituen plangintza, bitarteko eta laguntzak abiatu ditzala Osakidetza osoan. LAB sindikatuak kalitatezkoa osasungintza publikoaren aldeko bere apostua berresten du eta bide horretan indarrak biltzeko deia egiten du.

Zumaian, 2014ko uztailaren 8an»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.