2024-12-23
HomeEkintza SindikalaLABek grafikagintzan adostu duena beste hitzarmenetan sinatu dezan galdegin dio Adegiri

LABek grafikagintzan adostu duena beste hitzarmenetan sinatu dezan galdegin dio Adegiri

LAB sindikatuak sinatu berri den grafikagintzako hitzarmenaren balorazioarekin batera, beste hitzarmenetan mantentzen duen blokeo jarrera apurtu dezala eta negoziatu dezan eskatu dio Adegi patronalari Donostian duen egoitzaren aurrean.

Grafikagintzako hitzarmenaren LABen balorazioa
LABek pasadan ekainaren 26an LABek, CCOO – UGTrekin  Gipuzkoako Grafikagintzako langileentzako sinatu zuen hitzarmen sektoriala oso positiboki baloratzen du. Sindikatuak negoziazioari jarritako helburuak betetzen ditu eta hitzarmen honen bidez LABek negoziazio kolektiboan bultzatzen dugun lerroari jarraipena ematen dio. Langileen kontra inoiz eman den erasorik handienaren aurrean LAB langileak indartzen ari da eta Grafikagintza hitzarmena LABek enpresa zein sektore eremuan bideratzen duen estrategiaren adierazlea da, hau da atzera pausu gabeko hitzarmena, soldata igoerarekin eta Madrilen erabakitako erreformari klausulak jarrita.

ELAk ez du sinatu. Mahaian esan zuen delegatuekin kontrastatu behar zuela eta hurrengo goizean gogor jo zuen hitzarmen honen edukien kontra. Badirudi, langileen interesen arabera baino parean duten patronalaren arabera edota interes propioen arabera erabakitzen dutela hitzarmena sinatu bai ala ez.

Edukiak ez dira garrantzitsuena antza denez, hitzarmen batean onartezina dena, beste batean garaipen itzela da berak sinatzen duelako. Orain gutxi sinatu du Arabako Ehungintza merkataritzako hitzarmena eduki kaskarragoekin.

LABentzat hitzarmen hau momentu oso egokian dator, Madrilen estatu mailako grafikagintzako akordio bat negoziatzen ari denean sinatutako akordioa da. Beraz erreforma ezberdinen aurrean langileak babestu ditugu, eremua babestu dugu bai klausulekin eta baita sinadurarekin ere Madrilen eta CCOO eta UGTren babesarekin bideratzen ari den zentralizazio prozesuaz.

Gipuzkoako grafikagintzako langile guztientzat erreferentzia izango den hitzarmena sinatuz, negoziatzeko eskumena mantentzen dugu, hemen lan egin hemen erabaki.

Hitzarmen honek agerian uzten du soldata igoera eta KPIren erreferentzia mantentzea ez dela lehiakortasunaren kontrako bide bat. Lehiakortasunaren eztabaida faltsuaren atzean Adegiren barruan dagoen irabazi nahia dago, langileen kontrako lapurreta baten nahia erreformak aukera ematen diolako. 

LABek  beste hitzarmenetan mantentzen duen blokeo jarrera apurtu dezala eskatzen dio Adegiri
Sektoreko langile guztientzat gutxieneko erreferentzia izango diren hitzarmenak sinatzea da LABen helburua, euskal esparrua babestu eta estatuko hitzarmenak gurean sartzea ekiditea. Erreformak enpresatako akordioei ematen die lehentasuna, baita sektorekoa okertzeko bada ere baina errealitate honi aurre egitkeo LABek oso argi dauka enpresatan ez duela sektoreko hitzarmena okertuko duen akordiorik sinatuko eta beste sindikatuei ere gauza bera planteatu diegu, borroka egin dezagun sektoreko langile guztientzat erreferentzia izango diren hitzarmenen alde eta ondoren borroka, ekintza sindikala, egin deagun akordio horiek enpresatan ez okertzeko. Ez dugu baiezko erantzunik jaso.

Oraindik hainbat hitzarmenen negoziazioak daude irekita gipuzkoan, Adegik negoziazioak blokeatzeko erabaki politikoa hartu duelako. 15 dira berritu gabe dauden hitzarmenak eta horietatik 11an Adegik du gehiengoa eta noski Adegiren jarrerak beste patronalengan ere, beste negoziazio mahaietan ere eragina du.

Akordioei atea ixten diete: lan erreforman sakontzeko ez bada, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartzeko ez bada, azken batean, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko ez bada. Salpuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak, berriki sinaturiko grafikak kasu.

LAB mobilizatzen jarraituko du herrialdeko hitzarmenen defentsan
Orain egun batzuk hemen mobilizatu ginen hitzarmenak berritu arte borrokan jarraituko dugula aldarrikatzeko. Barrutik atera egin gintuzten eta orduan esaten genuen, bueltatuko gara.

Gaur berriro hemen gaude, hitzarmenen defentsan. Adegiri mezu zuzen bat bidaltzeko, grafikagintzan posible izan dena beste hitzarmen batzuetara ere eramateko eta mantentzen ari den blokeo jarrera apurtzeko. Bitartean, aste honetan egin dugun moduan LABek jarraituko du mobilizatzen.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...