Zentronikoko Gourmetfood enpresako Komitean sartu da, UGTren aldeko putxerazo berria gaindituz. Maiatzaren 31ko datu ofizialek goranzko joera berretsi dute: 832 ordezkarirekin, LABek %13,35 lortu du.
Xileman, gizarte ekintza eremuko enpresan, LABek 9 ordezkarietatik 5 lortu ditu (2 CCOO, 1 UGT, 1 ELA).
Orkoiengo Udaletxean, LABek aukeratzen ziren hiru ordezkariak lortu ditu. Era berean, hauteskundeak irabazi ditu Ultzamako Gizarte Zerbitzuetan (ordezkari 1)
Azkenik, aipatzekoa da Zentronikoko Gourmetfood enpresako Komitean sartzea lortu duela (5etik 1), hori eragozteko enpresak jarritako oztopoak gaindituz. Izan ere, enpresak UGTko zerrenda sustatu, LABen kontrako kanpaina egin eta Sartaguda Ikastolako sukaldeetako bi langileri bozka eskubidea kendu baitzien LAB bozkatuko zutela pentsatzerakoan. Putxerazoaren gainetik, LABek ordezkaritza lortu du.
Maiatzaren 31ko datu ofizialek goranzko joera berretsi dute: 832 ordezkarirekin, LABek %13,35 lortu du. Urtarrilaren 1etik gehien igo den sindikatua da.