2024-11-22
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakLAB eta STEE-EILASek Barakaldok Partzuergoko Haurreskola behar duela aldarrikatu dute

LAB eta STEE-EILASek Barakaldok Partzuergoko Haurreskola behar duela aldarrikatu dute

Pasadan ostegunean LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta konzentrazioa burutu zen Barakaldoko Udalaren aurrean "Barakaldok behar duelako Partzuergoko Haurreskola" lelopean. Barakaldon 100 haur baino gehiago udal haur eskoletatik kanpo gelditu dira, bertan dagoen eskaintza nahikorik ez delako.

LAB eta STEE-EILAS sindikatuen irakurketa
BARAKALDOK BEHAR DUELAKO PARTZUERGOKO HAURRESKOLA
«Barakaldon 100 haur baino gehiago udal haur eskoletatik kanpo gelditu dira, bertan dagoen eskaintza nahikorik ez delako, gainera, Barakaldon dagoen eskaintza pribatua oso handia da eta familia asko zuzenean aukera hori behartuta hartu behar dute.

Egoera hau urtero errepikatzen da eta, duela bi urte baino gehiago (2011ko abenduan), Udalbatzan PNV-EAJk aurkeztutako mozio bat onartu zen, mozio horren bitartez Barakaldo herria Haurreskolak Partzuergoan integratzea erabaki zen eta hemendik aurrera zabaldu behar diren haurreskola berriak Partzuergoko sarean integratuko ziren, dagoen beharra eta eskaerei erantzuna eman ahal izateko.

Hemendik aurrera, PSEk, alkatetza daukan alderdiak, Partzuergoko Haurreskolen kontra mantendu duen jarrera oso mingarria izan da, behin eta berriro, gure kontrako irainak eta gezurrak bota dituelarik, gure profesionaltasuna kolokan jarri du behin eta berriro.

Azpimarratu behar dugu, Haurreskolak Partzuergoan integratu diren herrietan eredu ezberdinak daudela, herri askotan, Partzuergoko haurreskolak zabaldu dira aurretiaz zeuden udal haur eskolak mantendu direlarik, Udalari dagokio bertan dauden familien artean ezberdintasunak ez sortzeko neurriak hartzea.

Haurreskolak Partzuergoa orain 10 urte sortu zen, Eusko Jaurlaritza eta udaletxeen arteko hitzarmenaren ondorioz. Helburua argia da: 3 urtetik beherakoen asistentzia eta hezkuntza-arreta ziurtatzea, hau da, lana eta familia uztartzeko bitarteko izatea eta haurraren heziketa eta garapen integrala bermatzea.

Proiektua pixkanaka handituz joan da eta 2003ko abenduan 31 haur eskolekin hasi baginen ere, egun EAEko 176 udalerritan daude eta 230 haur eskola izatera iritsi gara, bertan 1.200 hezitzaile ari garelarik. Hamar urteko ibilbide oparo honetan 35.000 haur inguru egon dira haur eskoletan eta datorren ikasturteari begira 8.200 plaza eskainiko dira.

Haurreskolak Partzuergoak oinarrizko Hezkuntza proiektu propioa izanik haur eskola bakoitzak bere lan ildoak eta jarduerak aurrera eramaten ditu. Horretarako formazio saioak jasotzen ditugu eta urtero formakuntzaren bitartez hezkuntza proiektua elikatzen dugu, esku hartze koherentea izatea ahalbideratzen duena. Familiekin harreman estua dugu eta gure esku hartzeen berri emateko eguneroko harremanean zein bitarteko ezberdinak jarriaz ere egiten dugu.

Bertan lan egiten dugun langilekok kualifikazio profesionala haur hezkuntzako irakaslea, haur hezkuntzako gradua, haur hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua edota haurtzaindegiko teknikari espezialista titulua izatea beharrezkoa zaigu. Bestalde guztiok dugu administrazioan lan egiteko beharrezkoa den EGA edo baliokidea den titulazioa. 

0-3 urte bitarteko umeentzako osatua dagoen dekretuan agertzen diren ratioak hobetzen ditugu. Sindikatuen aldarrikapena izan da betidanik gela bakoitzean bi hezitzaile egon behar direla une oro, eta hori lortzeko lanean segitzen badugu ere, gaur egun, dekretua hobetzeak haurren ongi izatea bermatzea eta hezitzaileok burutzen ditugun jarduerak eta betebeharrak aurrera eramatea errazten du. Haurren eskubideak bermatze aldera gehienez 8 orduko egonaldia baimentzen da.

Gure ustez, onartezina da, jarrera politiko bat defendatzeko, beste batzuen kontrako gezurrak botatzea, eta jarrera hori salatzeko Barakaldoko Udalbatza ospatzen den momentuan, kontzentrazio bat burutzea erabaki dugu. Kontzentrazio honen leloa hauxe izan da: BARAKALDOK BEHAR DUELAKO PARTZUERGOKO HAURRESKOLA.

Alderdi politiko ezberdinekin hitz egin dugu beraien atxikimendua lortzeko, horregatik kontzentrazio honetan ez dira siglak agertuko ahalik eta zabalagoa izateko.

LAB eta STEE-EILAS»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.