2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaKalitatezko Osakidetza baten alde mobilizatuko dira gaur mahai sektorialeko sindikatu guztiak

Kalitatezko Osakidetza baten alde mobilizatuko dira gaur mahai sektorialeko sindikatu guztiak

Osakidetza Mahai Seltorialean ordezkaturik diren sindikatu guztien Osakidetzak enplegu sortze eta egonkortze proposamen bat egin eta 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari berehalako irtenbidea eman dezan exigitzeko Bilbon manifestatuko dira gaur arratsaldeko 18:00etan.

Osakidetza Mahai Seltorialean ordezkaturik diren sindikatu guztien irakurketa
ASKI DA! Kalitatezko Osakidetza baten alde, enplegua sortu

«Ekainaren 4an egindako prentsaurrekoan salatu genuen Osasun Sailak Osakidetzako langileoi sistematikoki inposatzen dizkigun murrizketen ondorioz dugun egoera. Aldi berean, mobilizazioak iragarri genituen, etengabekoak eta gero eta handiagoak izango direnak. Izan ere, egin egingo ditugu, harik eta Osakidetzak enplegu sortze eta egonkortze proposamen bat egin eta 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari berehalako irtenbidea eman arte.

Gaur berriro hemen gara herritarren aurrean salatzeko nola gauden Osasun Publikoan 5 urteotako etengabeko murrizketak jasan ostean:
3000 langile ebentual lanik gabe
langileko, 67 lan-ordu gehiago bataz beste.
%20ko murrizketa benetako soldatan
%10 gutxiago den osasun peltsonalak gero eta handiagoak diren beharrei aurre egiten die, lan gehiago eginez eta soldataren %20 gutxiago jasoz.

Egoera honen aurrean, Osakidetzak osasun-profesionalei zuzendutako borondate-konsignak baino ez ditu proposatu (“egin gehiago gutxiagoarekin”). Errealitateak, aldiz erakusten du Osakidetzako langileok garela “gutxiagoarekin, ahal duguna egiten dugunok”.

Gauzak horrela, Osakidetza personal murrizketek sortutako asistentzia-hutsuneak disimulatu behar ditu publizitate kanpainen bidez. Horretarako, itxarote zerrendak eta Ospitaleetako eta Osasun Zentroetako estutasunak izkutatzen diren bitartean, Osakidetzak berrikuntza terapeutiko eta antolaketari dagozkionak aurkerten ditu (kirurgi teknika berriak, aurrerapen informatikoak …) oso lorpen handiak balira bezala, eta herritarren osasun arretaren gakoa lorpen horietan balego bezala.

Osakidetza geu despistatu nahian dabil, murriztua eta desmotibatua dagoen pertsonala izanda, ezin baita inolaz ere sanitate publikoa hobetu, akaso ozta-ozta mantendu.
Osakidetzako langileok jakin badakigu murrizketa horiek guztiek gutxitzen dutela ematen dugun zerbitzuaren kalitatea, gero eta handiagoa den lan zamari aurre egin behar baitiogu gero eta zaharragoak garen langileok.

Hori dela eta, Mahai Sektorialean gauden sindikatuok dei egiten diegu Osakidetzan dauden langileei eta herritar orori, ostegunean, ekainak 26, arratsaldeko 6etan Bilboko Bihotz Sakratutik aterako den manifestaziora joateko.»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.