2024-07-23
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLABek «Cuadrilla busca cita» programaren inguruan ETBk atzo harturiko erabakia oso modu...

LABek «Cuadrilla busca cita» programaren inguruan ETBk atzo harturiko erabakia oso modu positiboan baloratzen du

LAB sindikatutik positiboki baloratzen dugu hartu zitekeen erabaki egoki bakarraren aldeko apustu egin izana, eta EITB esparru ezberdinetatik jaso dituen ezadostasunak kontuan hartuz, programa erretiratu izana.

LAB sindikatutik positiboki baloratzen dugu hartu zitekeen erabaki egoki bakarraren aldeko apustu egin izana, eta EITB esparru ezberdinetatik jaso dituen ezadostasunak kontuan hartuz, programa erretiratu izana.

Halere, agerian geratu da oraindik lan handia dugula egiteko erabilera ez sexistaren inguruko lanean eta egungo eredu heteropatriarkala gainditzeko bidean.

Hortaz LABetik gure konpromisoa berresten dugu gai honekiko eta EITBri emakume eta guzonen eskubide berdintasunaren alde elkar lanean aurrea urratsak emateko eskua luzatzen diogu.

Azkenik bereziki Euskal Herriko mugimendu feminista zoriondu nahiko genuke egindako lanarengaitik eta bestelako Euskal Herri parekide baten biderantz egiten duten lan guztiarengaitik. Borroka honetan ere LAB bide lagun izango du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.