2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako Metalgintzako hitzarmenaren defentsan mobilizatu da LAB Azkoitian

Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmenaren defentsan mobilizatu da LAB Azkoitian

Gaur goizean Urola-Kostako eta Goierrialdeko LABeko delegatuak Azkoitiko IBARMIA Enpresaren aurrean elkarretaratu dira, ADEGIk berak Metalgintzako langileongan duen jarrera salatzeko.

Ez da kasualitatea IBARMIAra gerturatu izana, bertako buru den KOLDO ARANDIA, ADEGIko Presidenteordea baita, eta hau honela izanik, badu erantzukizunik.

LABek benetan gauzagarria den proposamena egin du, bai enpresetan onartua eta hobetua dena eta baita beste sektore batzuetan onartua izan dena ere. Zergatik metalgintzan ez?

ADEGIri min egiten dio hitzarmenak, eta sententziaren zain dagoela dio. Eztabaida juridikoa erabiltzen ari dira negoziazioari uko egiteko. Honen guztiaren atzean dagoena ordea, borondate falta ikaragarria da. Espainiar erreformaz baliatu nahi du metalgintzako langileen eskubideak desarautzeko. Galdera bat dugu buruan: ADEGIK NOR ORDEZKATZEN DU? Bada garaia langileen ahotsa entzun dezaten! Azken 2 urteetan ari garen bezalatsu, gure mobilizazioekin jarraituko dugu hitzarmena lortu arte.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.