2024-12-19
HomeEkintza SozialaEuskal Kutxen likidazioa bizkortzen ari da. Hilak 30 baino lehen gauzatu nahi...

Euskal Kutxen likidazioa bizkortzen ari da. Hilak 30 baino lehen gauzatu nahi dute.

Ekainaren 11an, goizeko 10:30ean, giza-katea egingo da, Albiako Lorategietatik abiatu, Sabin Etxea aurretik, eta Aldundian – BBK-n amaituko da.
Operazio hau oztopatu behar dugu. Horretxegatik erantzun sozial zabala eta irmoa piztu eta sustatu dugu. Honen harira, LAB kidea den “Euskal Finantza Sistema Publikoaren aldeko eta Kutxabank pribatizatzearen aurkako Plataformak” animatzen zaitu giza-kate honetan parte hartzera.

Gaur egun, EAJ, PP eta PSE alderdi politikoen laguntzaz, Euskal Kutxa Kutxabanken erabakitzen duten horiek erabaki dute azeleragailuari sakatzea, handitzen ari den hiritarren presioa eragozteko.
Aldebakartasunez, EAJk eta hura babesten dutenek, BBK-ren egungo kudeatzaileekin batera, erabaki dute ekainaren 30a baino lehen BBK banka-fundazio bihurtuko dutela.
Erabaki horrek garrantzia handia izango du Euskal Kutxen etorkizunarentzat eta hauek sortu duten Banku berarentzat, Kutxabankarentzat alegia.
Besteak beste, PP eta EAJren botoekin onartu zen (Kutxa eta banka-fundazioen abenduaren 27ko 26/2013 legean ezarria betez) banku-fundazio bilakatze horrek ondorioak ekarriko ditu. Kutxabanken akzioak egun hauen jabe Euskal Kutxak dira, baina erabaki horren ondorioz behin-betikoz kontrol publikotik kanpo geratuko dira.
Administrazioez, langileez eta ezarleez osatutako antzinako batzarrak desagertuko dira, eta 15 pertsonez osatutako patronatua eratuko da. 15 lagun hauen %25a, asko jota, erakunde sortzaileetako kideak izan daitezke, eta kideen %50a baino gehiago finantza eta ekonomia esparruko ospe eta sona “aitortzen zaien” pertsonez osatuko da.
Modu honetan aukeratuko diren pertsonek erabakiko dute nola eta noiz salduko diren Kutxabankeko akzioak. Haiek erabakiko dute Euskal Herrian euren aurrezkiak Euskal Kutxetan gordailutu dituzten milaka eta milaka lagunen aurrezkiez.
Jakin badakigu, EAJk eta PPk bultzatu duten erabaki politiko batez ari garela. Horrela, Kutxak-Kutxabank pribatizatzeko behar diren lege-erreformak eta Kutxetan gordailutu den euskal aurrezkien 60.000 milioi baino gehiago bankarien eta espekulatzaileen esku uztea hitzartu dute.
Lapurreta honen aurka dihardugunok, premiaz eta irmotasunez erantzun behar dugu.
Borroka hau irabaziko dugulako, Kutxabank pribatizatzeari ez! Euskal Finantza Sistema Publiko baten alde.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.