2024-11-22
HomeUncategorized"Guk LABekin bat" egitea euskal langileok behar dugun alternatibaren eraikuntzan aurrera urratsa...

“Guk LABekin bat” egitea euskal langileok behar dugun alternatibaren eraikuntzan aurrera urratsa ematea da

LAB hauteskunde sindikalen prozesuari anbizioz ekiteko prest da. Prozesuaren atarian gaudenean kanpainaren aurkezpen publikoa egin du gaur Bilbon sindikatuak. Ordezkaritza sindikalaren egungo argazkitik abiatuta, LABen erronkak, kanpainaren nondik norakoak eta prozesuaren beraren garrantzia izan dute hizpide LABeko kideek. Ekainaren 21an delegatuekin ekitaldia burutuko da Euskaldunan.

AInhoa Etxaide idazkari nagusiak, Sonia Gonzalez komunikazio idazkarak eta Gorka Berasategi hausteskunde sindikaletako arduradunak LABek atarian diren hauteskunde sindikaletan lehiatzeko sindikatuak prestatutako kanpaina aurkeztu dute gaur medioen aurrean.

"Guk LABekin bat" lelopean sindikatua enplegua eta gazlite guztion eskubideak defendatzeko, pobrezia eta langabeziaren aurka egiteko eta Euskal Herrira aldaketa politiko eta soziala ekartzeko alternatiba bezala aurkeztu da.

Kanpainari hasiera emateko eta hauteskunde sindikaletarako motorrak berotzeko, datorren ekainaren 21ean LABeko delegatuak Euskaldunan izango den ekitaldi batera daude deituak.

HAUTESKUNDE SINDIKALEN GARRANTZIA
Ainhoa Etxaidek hauteskundeen epealdi trinkora LAB indartsu iristen dela adierazi du, eta momentu honetan eztabaida sindikala markatzen duena LAB dela gaineratu du. Eman diren aldaketa kuantitatiboen aurrean agenda propioa eta konfrontazioan oinarritutako eredu sindikala indartzen ari dela esan du Etxaidek, eta egun lehian diren bi estrategia sindikalak ELA eta LABen artekoa direla gehitu du.

LABek helburu bezala hauteskunde hauetan bigarren indarra izatera pasatzea bilatzen du, modu honetan ELA eta LABen arteko aliantzaren bidez Euskal Herria haintzat hartzen duen eta eredu berri bat eraikitzeko bide propioa egin nahi duen sindikalgintzari hegemonia emanez.

Lan honetan LAB eredu sozial berria eraikitzeko prozesu soberanista bultzatuko den sindikatu independentista bezala aurkezten da. Alternatiben inguruan akordio sozial eta politikoak eraikitzeko prest dagoena eta eskaintzak egiteko gaitasuna eta akordioetara iristeko prestutasuna duena. Modu berean, Etxaidek LAB, gaurdaino bezala, patronalaren asmoei aurre egiteko eta politikak aldatzera behartzeko borrokan izango dela esan du.

LABen lehentasuna langileon egoera hobetzea izango dela adierazi dute LABeko kideek eta helburutzat Euskal Herria eta euskal langileok behar dugun alternatibaren eraikuntzan aurrera urratsa ematea. Gatazka konpontzea, ukazioa eta zatiketa gainditzea, eta alternatiba eraikitzeko eskubidea eskutan langileon Euskal Herria eraikitzea.

Langileei hauteskunde hauei begira proposamen bat luzatu die LABek: borroka honetan inplikatzea eta konpromisoak hartzea LABen alde eginez eta LABen antolatuta borrokatzeko urratsa ematen dutenei babesa ematea.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.