2024-11-23
HomeIndustriaEraikuntzaZorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helarazteko Bilboko Udal talde guztiekin biltzea...

Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helarazteko Bilboko Udal talde guztiekin biltzea eskatuko du LABek

Bilboko Udalak kontratu duen Zorrotzaurreko obrako fase barriaren aurrean, Deustuko kanala bere osotasunean zabalduko dela eta Zorrotzaurre eta Deustu batuko dituen zubia eraikiko dela kontutan hartuta, LAB Sindikatuak, eraikuntzako sektorean, obra publikoan ere, dagoen problematika adierazteko Udal talde guztiekin biltzeko eskaera luzatuko du.

Hasierako epea baino laburragoan eta hasierako aurrekontua baino laburragoan ere egindako esleipenaren aurrean, epe eta aurrekontuan emandako murrizketek langileen lan baldintzetan eragin ditzaketen ondorioekin kezkaturik dago LAB.

Obra honen lizitaziorako Baldintzen Pleguetan Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena betearazteko klausularik jaso ez dela kontuan izanik, lan baldintzen urraketak eman ez daitezen kontrol neurriak ezartzeako beharra helaraziko die LABeko Udalean ordezkaritza duten talde politikoei.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.