2024-07-23
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBk kiebrara eraman du M4F enpresa eta abenduan itxi egingo dute, plantila...

EITBk kiebrara eraman du M4F enpresa eta abenduan itxi egingo dute, plantila guztia kaleratuz

M4Fko Komiteak eta EITBnet eta EITBko LABeko ordezkariek EITBko eta M4Fko arduradunek konpainia likidatzeko hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu izana salatu dute. Ekainean langileen erdia kaleratzeko asmoa dute eta gainerako lanpostuak lana erregulatzeko bigarren txosten baten bidez deuseztatuko dituzte 2014ko abenduan, enpresa behin betiko itxiz.

M4Fko KOMITEAaren eta EITBnet eta EITBko LABeko ORDEZKARIen oharra
EITBk kiebrara eraman du Media For Future enpresa eta abenduan itxi egingo dute, plantila guztia kaleratuz

M4F enpresak, EITBk azpikontratatutako konpainiak, bizi duen egoera publikoki salatu nahi dute Media For Futureko enpresa-batzordeak, EITBren eta EITBneten LAB sindikatuko ordezkariek.

M4Fk telebista publikoaren webguneari zerbitzua ematen dio. Webgunea sortu zenetik, atariak ez du egiturazko lanpostuak. EITBNET S.A.-ko 16 langilek eta azpikontratatutako 50 lanpostuk webguneari zerbitzua eman diote orain arte. Beste “tokomotxo” bat Andoni Ortuzarren kudeaketaren garaian. Eitb.com-en egiturazko lanpostuak lortzeko borroka egin du beti LAB sindikatuak,baina EITBko zuzendaritzak ez du jaramonik egin.

2013an, EITBk aurrekontuetan “murrizketak” egin zituen eta, era berean, M4Fri kontratatutako zerbitzua murriztu zuen. Horrela, lana erregulatzeko txostena aurkeztu zuten lanpostuen erdia deuseztatzeko. M4Fko langileek erabakiari aurre egin zioten eta borrokari esker ez zen lanposturik deuseztu. Hala ere, langile gehienen lanaldia murriztu zuten.

Baina dagoeneko dena erabakita zegoen. Enpresako azpikontratazioan irregulartasunak zirela bazekien EITBk. Langileen legez kanpoko lagapena salatzeko aukera zegoela ohartu zen. Horrela, M4Fko langileen ia erdiak salaketa aurkeztu zuen. Legez kanpoko lagapen “oso larria” izan dela diote Lan Ikuskaritzako txostenek.

Antzeko gatazketan aditua da EITB, eta Justiziaren erabakiari itxaron behar ez ziola argi genuen. EITB beste iruzur bat estaltzeko bidezidor bat bilatzen ari da. Horrela, M4F hartzekodunen konkurtsoan sartu zen 2014an. M4Fko eta EITBko Zuzendaritzaren kudeaketa eskasak egoera honetara eraman gaitu.

Frantziako Gizarte Segurantzan Baionako langile bati ustez alta ez emateagatik M4F inputatu dute. Fiskalak enpresari 250.000 euroko isuna ezartzea eskatu du. Era berean, Itziar Ijalba M4Fko zuzendariari 60.000 euroko isuna eta hiru urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du.

Gainera, M4Fko langileen erdiak EITBren legez kanpoko lagapena salatu dute. Azpikontratatutako enpresa ahalik eta lasterren ixteko mekanismoak martxan jarriz erantzun dute EITBko eta M4Fko arduradunek. Konpainia likidatzeko hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu dute. Horrela, ekainean langileen erdia kaleratzeko asmoa dute lana erregulatzeko espediente baten bidez. Gainerako lanpostuak lana erregulatzeko bigarren txosten baten bidez deuseztatuko dituzte 2014ko abenduan, enpresa behin betiko itxiz.

Horrela, iruzurrezko lan-harremanarekin bukatu nahi du EITBk. Lan-baldintza prekarioekin bada ere, M4Fko langileek sei urte baino gehiago eman dituzte eitb.com-en lanean. Orain kaleratuak izango dira eta inork ez du erantzukizunik hartuko, ezta bidezko konponbiderik eman ere.

Egoeraren aurrean EITBk erantzukizunak onartu behar ditu eta M4Fko langileei bidezko irtenbide bat mahai gainean jarri behar du; izan ere, diru publikoa kudeatzeko garaian gardentasuna eta seriotasuna beharrezkoak dira, eta orain ez dute horrelakorik erakutsi.

EITBri eta Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzeko eskatzen diegu. Bakoitzak bere eskumenak erabilita, eitb.com-en kalitatezko zerbitzu profesionala bermatzeko giza baliabideak bideratu behar dituzte. Horretarako egiturazko lanpostuak beharrezkoak dira, baina enplegurik deuseztu gabe eta kalitatezko zerbitzua eskainiz, denon artean ordaintzen dugulako.

EITBko eta M4Fko kudeaketa kaskarraren aurrean langileak ez gara geldirik geratuko.

M4Fko KOMITEA – LAB
EITBnet eta EITBko LABeko ORDEZKARIAK.

Bilbon, 2014ko maiatzaren 26an

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.