2025-03-31
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaEuskotreneko batzorde iraunkorrak pribatizazioaren aurka mobilizatzeko deia egin du

Euskotreneko batzorde iraunkorrak pribatizazioaren aurka mobilizatzeko deia egin du

Tren mantenimendua pribatizatzeko Euskotrenek hartutako erabakiaren aurrean eta bete gabe dauden egiturazko plazak bete daitezen exijitzeko Batzorde iraunkorrak mobilizazioak iragarri ditu maiatzaren 28tik hasita.

EUSKOTRENeko BATZORDE IRAUNKORRAren OHARRA
Tren mantenimendua pribatizatzeko Euskotrenek hartutako erabakiak langilego propio bitartezko tren mantenimenduarekin amaituko du epeka.

Enpresaren zuzendaritza eta CAFek sinatutako kontratu berriek 2020ra bitarteko luzamendua dakarte balizko luzamenduak barne, eta honek enplegu publikoaren desagerpena ekarriko du.

Bi tailerren sorrera (Abadiño eta Irun) eta unitate berrien erosketarekin (dena diru publikoz egina), unitate berrion mantenimendua CAFen esku uztea ebazten da, horretarako CAFek Euskotrenen tailerrak erabilita eta langilego propioa bazterrera utzita.

Enpresak mantenimendua jorratzeko trebatutako langile taldea du, eta gure ustez erabakiak baliabide publikoak xahutuko ditu, izan ere enpresa baten bitartez egingo den mantenimendua ez da doakoa.

Honengatik guztiagatik, Batzorde Iraunkorrak bete gabe dauden egiturazko plazak betetzeko exijitzen du, eta mantenimendua Euskotrenen langilegoak egin dezan.

Batzorde Iraunkorrak, egoera hau salatzeko, Euskotrenen langilegoa deitzen du honako mobilizazioetara bil dadin:

Maiatzaren 28an Atxurin goizeko 10:00etan.
Ekainaren 11ean Atxurin 16:30tan.
Ekainaren 25ean Atxurin goizeko 10:00etan.
Uztailaren 9an Atxurin 16:30etan.
Irailaren 3an Amaran goizeko 10:00etan.
Irailaren 17an Atxurin 16:30etan.

EUSKOTRENEN PRIBATIZAZIORIK EZ!!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.