"Gure diruarekin ez – No con nuestro dinero" lelopean, LAB-Irakaskuntzako militanteek antzezpen satirikoa egin dute Opus Deiren Irabia eskolaren parean, segregazioan oinarritutako eskolak diru publikoan finantzatu ez daitezen exijitzeko.
«Opus deiko ikastetxe guztietan (Irabia, Redin, Miravalles) neska eta mutilentzako gelak banaturik daude. Eskolak, irakasteaz gain, balore batzuk transmititu beharko lituzke, eta balore horien artean berdintasuna dago. Ikastetxe hauetan neska eta mutilek ez dute hezkuntza berbera jasotzen, eta horretaz gain ez dute berdintasunean oinarrituriko elkarbizitza bat.
Eredu segregatzaileak eskola errendimendu hobean oinarritzen du bere izatea (hala diote) baina errendimendu hobeak egotekotan, elitezko ikasle izatearen ondorio da, ikastetxe hauetan errekurtso gehiago dute eta beraien politiken artean espektatibetara heltzen ez den ikaslea kanporatzea dago. Egindako hainbat ikerketek agerian uzten dute segregazioak estereotipoak indartzen dituela eta ondorioz sexismoa finkatzen duela. Hau guztia honela izanik ere, ikastetxe hauek diru publikoa jasotzen dute.
Orain LOMCEk zilegitasuna ematen dio segregazioari, diru publikoa honelako ikastetxeetara bideratuz, hezkuntza sistema anakronikoan oinarrituriko ikastetxeetara, alegia. Urruti geratzen dira etorkizuneko jendarte eredu hezkidetzailetik, non emakume eta gizonek eskubide berdinak izango dituzten. Eta hau horrela da UPN alderdi ultrakontserbadoreak aurkeztutako eta PPk gogo biziz onartutako enmendakin bati esker.
Nafarroako ikastetxeetan neska eta mutilen arteko ezberdintasunak bertan behera geratzeko ahalegin berezia egiten ari diren garaiotan, murrizketa izugarriak pairatzen ari da hezkuntza, giza baliabideetan eta baita materialetan. Bien bitartean sekta honetako seme alabak diru publikoaz baliatzen dira, hezkuntza antidemokratiko bat jasotzeko. Aste honetan bertan Guraso Elakrteen ordezkariek, Sortzen eta Herrikoak, ikastetxe publikoek duten egoera kaskakarra salatu dute.
Ez dugu hezkuntza sexista bat ordainduko, berdintasun eredutik aldentzen den hezkuntza bat.