Atzo gauean, Ertzaintzak kanporatu egin zituen Santiago Ospitalean itxialdian zeuden langileak. Azken egunotan ospitaleko ikuztegia ixtearen eta zerbitzua INDESA enpresaren esku uztearen kontrako borrokan aritu dira bertoko langileak.
LABek salatu nahi du berriro ere poliziaren indarkeria erabili dutela langileon aldarrikapenak zapuzteko, oraingo honetan, Osakidetzan pribatizazio berri hau ekiditeko eta osasun publikoa defendatzea helburu. Osakidetzako Zuzendaritzak zein Ospitelekoak oso garbi adierazi dute euren jokaera: pribatizazioa, inposaketa eta errepresioa. Izan ere, LABek kanporaketa honen gaineko azalpenak eman ditzala exijitzen dio PNV-ri (Darpon konteilariari) eta, era berean, azaldu ditzatela zeintzuk diren arropa garbitzeko zerbitzua INDESA enpresari emateko interesak, jakinda enpresa honek Arabako Aldundiak diruz lagunduta izanik ez-gaitasunik daukaten pertsonak lan merkatura sartzearen aitzakia baliaturik miseriazko soldatak ordaintzen dituela.
Bestaldetik, oso modu positiboan baloratu nahi dugu Santiagon eman dugun borroka, inflexio-puntua izan daitekeena Osakidetzan murrizketa eta pribatizazioen kontrako bidean. Eskertu nahi dugu jasotako elkartasuna, honako ekimenak gainontzeko zentroetara eramateko dei egiten dugu, gure erantzunak erradikalizatzera, eta iragartzen dugu Santiagoko ikuztegiaren aldeko borroka ez dela hemen amaitu.