2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaLABek IPP programa bertan behera geratu dadin sinadura bilketa kanpaina jarri du...

LABek IPP programa bertan behera geratu dadin sinadura bilketa kanpaina jarri du abian

LAB sindikatuak sinadura bilketa kanpaina bat abian jartzea erabaki du, IIP programa bertan behera geratu dadin eta 37/2014 Foru Dekretuak arautzen dituen 9, 10, 11, 12 eta 13 artikuluak eta xedapenak derogatuak izan daitezen.

Dekretu honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura arautzen da, zehazki, zerbitzu eginkizunak, zonifikazioa eta azkenengo zatian IIPko irakaslegoaren akreditazioak eta habilitazioak.

Beste behin ere agerian geratu da IIP programa martxan jartzeko ez direla baldintza nahikoak ematen irakasleriaren ingeleseko titulazioari begira. Berez C1 maila eskatzen du

Hezkuntza Departamentuak, baina salbuespenak arau bihurtuz, egun hainbat irakasle B2rekin soilik ari dira ingelesez klaseak ematen. Hau gutxi balitz, Dekretu honetan, behin behineko akreditazioak eskaini nahi dira azterketa baten bidez.

Hezkuntzaren kalitatea jeisten ari da ingelesa indartzearen aitzakiarekin. Ingelesaren kalitatea jeisten da C1 tituludun irakasle gutxiegi dagoelako eta hau horrela izanik, ingelesez emandako arloen kalitatea ere behera doa.

Dekretu honen bidez ahalbidetzen da edozeinek bi urteko ko-tutoretzarekin Haur eta Lehen Hezkuntzarako habilitazioa lortzea. Honekin alferrikakoa izanen lirateke Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek egindako gradua edo diplomatura lortzeko ikasketak.

Nahiz eta askotan eskatu, IIP programa martxan duten ikastetxeen ebaluazioen emaitzak ez ditugu ezagutzen. Zeren beldur dira?

Azken urteotan lan baldintzak nabarmen egin dute okerrera, besteak beste, murrizketak, ratioen igoera eta orain IPP. Inposatutako programa honek irakasleriaren lan-baldintzak zeharo okertzea dakar, besteak beste, behar ez den mugikortasuna, irakaslegoaren parte batek ez duenez ingelesa beren ikastetxez aldatzera behartuak izango dira , aisialdian eta gure dirutik ordaindutako hizkuntza ikasteko ikastaroak, Hezkuntza Departamentuak eskainitako formakuntza ez delako nahikoa.

IPP programa hau helburu politiko batekin jaio zen, euskararen matrikulazioari talka jartzeko, inongo planifikazio pedagogikorik gabe eta hezkuntza komunitateari entzungor eginez, inposatzen jarraitzen dute, ikasleen hezkuntzaren bizkar eta langileriaren bizkar. IIP akats pedagogiko handi bat da eta atzetik UPNek berezkoa duen euskararekiko gorrotoa dago. Hezkuntza politika atzerakoi baten aurrean gaude eta zoritxarrez etorkizuneko generazioek ordainduko dute.

Nafar jendarte osoa deitzen dugu kanpaina honetan parte hartzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.