2024-11-25
HomeUncategorizedLABek manifestatzera deitzen du ostegunean 10:30etan, Baionako tren geltoki aitzinean funtzio publikoaren...

LABek manifestatzera deitzen du ostegunean 10:30etan, Baionako tren geltoki aitzinean funtzio publikoaren alde

LAB sindikatak bat egiten du heldu den maiatzaren 15ean CGT, CFDT, UNSA, FSU, SOLIDAIRES, CFTC, FA-FPT eta FO sindikatek funtzio publikoan deitu mobilizazioekin. Manifestatzeko hitzordua 10:30etan izango da Baionako geltoki aitzinean.

LABek, bat egiten dugu mobilizazio eta greba horren aldarrikapenekin

  • Funtzio publikoan azken lau urteetan indize puntuaren blokatzea ezeztatu eta ondorioz soldatetan galdutakoaren berreskuratzea
  • Karrera garapenaren hobetzea
  • Austeritate politikarekin finitzea eta funtzio publikoari bitarteko (ahalmen) gehiago eskaintzea
  • Prekaritatearen erabilpenaren ezeztatzea
  • Funtzio eta zerbitzu publikoak denon intereserako bezala berreskuratzea eta kontsideratzea

Gaur egun langileen egoera larria da eta gure eskubideak gibelera doaz. Egoera honi buru egiteko eskuetan ditugun tresna guziak baliatu behar
ditugu.

Zentzu horretan, sindikatu nagusien egun bakarreko borroka eta borroka sektorialen estrategiaren mugak ikusita, horren eraginkortasunaz zalantzak baditugu ere, mobilizazioa beharrezkoa dela sinesten dugu.

Bide batez, "arduraren itunari" ezetza berresteko balia dezagun mobilizazio hori.

Borroka eta mobilizazio horietaz haratago, LABek sindikat eta langileak oro mobilizazio orokor baten prestatzera deitzen ditu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.