LABen iritzia, daukan informazioaren arabera, Virtisu enpresak aurrera egiteko Bizkaiko Diputazioak eginiko akordioaren inguruan.
LABen iritzia, daukan informazioaren arabera, Virtisu enpresak aurrera egiteko Bizkaiko Diputazioak eginiko akordioaren inguruan.
1.- Berri ona da gaur egungo koiuntura kontuan hartuta, eta are gehiago Enkarterri bezalako eskualde batean, 103 enplegu mantentzearen berria. Gogoratu behar dugu eskualde horretan ematen ari den desindustrializazio iraunkorra. Denon buruan dago Pastguren, baina bere aurretik enpresa esanguratsu asko itxiz joan dira, adibidez Reckitt Benkisser edo eta Plomos.
2.- LABek duen informazioa eta komunikabideetan dagoena antzekoa da. Ez dakigu akordio horren atzean dagoen letra txikia, hau da, zein diren industria eta enpleguaren ikuspegitik akordioak dituen bermeak. Gogoratu behar dugu hau ez dela Bizkaiko Diputazioak enpresa honetan egiten duen lehenengo saiakera, eta badakigu aurrekoa nola bukatu zen, langileek langabezia ia kontsumituta eta enpresa itxita. Espero dugu akordio honen atzean, Diputazioak behar duen titularraz haratago, langileek behar duten proiektu industrial erreal bat egotea.
3.- Aurrera begira eta informazio guztia edukita berriro ere zuekin harremanetan jarriko gara.
Euskal Herrian, 2014ko maiatzaren 12an