2024-11-25
HomeUncategorizedZerbitzu publikoetan kalitatezko enplegu publikoaren alde LABen mobilizazioa bihar Donostian

Zerbitzu publikoetan kalitatezko enplegu publikoaren alde LABen mobilizazioa bihar Donostian

LAB zerbitzu publikoetan azken hilabeteetan enpleguaren alde burutzen ari den dinamikaren baitan, bihar, maiatzak 8, Donostian mobilizatuko da, Groseko anbulategiaren aurrean, goizeko 11.00etan. Biharkoan bereziki Osakidetzan ematen ari den enplegu suntsiketa salatuko da.

2013ko urtarriletik 2014ko azarora bitarte Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan ia lau mila kontratazio gutxiago egin ditu. Eta bereziki nabarmentzekoa da Osakidetzako errealitatea, epealdi honetan ia hiru mila kontratazio gutxiago egin baitira bertan. Horrek langileen lan kargetan, herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean eta orokorrean langabezi tasetan eragin nabarmena du. Gainera, lanaldi partzialen gorakadak maila batean datu hauek makilatu egiten ditu, kontratazioetan eragin kaltegarriena lanaldi osokoetan ematen ari baita.

Egoera honen jatorrian PNVren gobernuak Madriletik PPk inposatutako neurriei men egin eta bertan aplikatu izana kokatzen dugu: lan astearen luzapena, jai egun ezberdinak kendu izana, bajen ordainketa murriztea eta abar.

Enplegu publikoaren defentsak zentralitatea eskatzen du LABen iritziz, eta helburu horrekin, zerbitzu publikoetan enplegua sortzeko neurri zehatzak proposatu eta defendatzen ditu sindikatuak (LABek proposatutako neurriak).

Datozen asteetan mobilizatzen jarraituko da LAB. Maiatzaren 15ean Gasteizko delegaritzaren aurrean irakaskuntzaren enpleguaren alde mobilizatuko da eta maiatzaren 22an Bilboko Eusko Jaurlaritzan administrazioko enpleguaren defentsa egingo du.
 

ZERBITZU PUBLIKOETARAKO LABen ENPLEGU PROPOSAMENAK 
 
Orokorra
 Osasungintza
 Irakaskuntza
 

{linkr:related;keywords:zerbitzu-publikoak;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.