2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLan ezbehar larria Zestoako Fundiciones Azkolan

Lan ezbehar larria Zestoako Fundiciones Azkolan

LAB sindikatuakk Zestoako Fundiciones Azkola lantegian hamahiru zauritu eragin dituen ezbeharraren aurrean eta zauritutako langileei, familia, lagun eta lankideei elkartasuna adieraztearekin batera, gertatutakoaren aurrean zuzendaritzak hartutako jarrera salatu du.

Lan ezbehar larria Zestoako Fundiciones Azkolan
LAB sindikatuaren irakurketa


LAB sindikatuak, Zestoako Fundiciones Azkola lantegian gaur goizean izandako lan istripu larria dela eta, ondokoa adierazi nahi du:

Lehenik eta behin, zauritutako langileei, familia, lagun eta lankideei elkartasuna adierazi nahi diegu.

Modu berean zera SALATU NAHI DUGU:

Fundiciones Azkolako zuzendaritzarengandik jasotako INFORMAZIO EZA. Ez dugu informaziorik jaso, gertakari guztiak ixilpean eraman nahi dituzte ezer gertatu ez balitz bezela. Edo are gehiago, istripua ezkutatu nahian.

Jakitun gara bertoko langileen lan-baldintzak ezin okerragoak direla. Langileen eskubideen alde ahoa irekitzea ere mehatxatua dagoen enpresa da Azkola, eta enpresa bereko beste lan zentru askok egiten duten bezala, jendearen beharraz baliatzen dira langileen baldintzak suntsitzeko; adibide bat besterik ez da bertako langileek burutzen duten eguneko gutxieneko 10 orduko lanaldia.

Bertoko langileak erabateko prekarietatean eta babesgabetasun egoera larrian aurkitzen direla salatu nahi dugu. Ikusi besterik ez da lan baldintzen okertzeak zer dakarren; larriki erreta Gurutzetako Hospitalera eraman duten langilearen egoera zein den ikusteko dagoen arren, heriotzaren bat gertatu zain geratu behar al gara behar al gara begiak irekitzeko?

Aurreko astean Arcelorren izandako istripuak, gaurkoak eta beste hainbeste istripuk erakusten digute ez dela egia hainbestetan errepikatzen diguten istripu jetsiera eta lan baldintza eta prebentzio hobekuntza.

Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan, ez saiakera horretan hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea, zauritzea… ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Urtean, lan istripuen ondorioz, 50 langiletik gora hiltzen da, milaka GGPP hilgarri gertatzen dira, 135.000 lan istripu daude… eta Administrazio publikoek bitartean, patronala lagunduko dute, batere eraginkorrak ez diren politiken bitartez eta legea betetzeko kontrol gutxiago eginez.

Eusko Jaurlaritzari, Osalani eta Lan ikuskaritzari eskatzen diegu istripu hau behar bezala aztertu dezatela, ardurak argitu eta behar bezalako arreta, ardura eta neurriak hartu ditzatela, holako gertaerarik berriz ere errepika ez dadin.

Langileon osasunaren kontrako beste faktore bat ere aipatu behar dugu, krisia. Langileok ordaintzea nahi dute guk sortu ez dugun krisia, horretarako, prebentzioan murrizketak egingo dituzte, presioa areagotu, lan baldintzak okertzen dituzte… Diru gutxiago gastatuz eta gure segurtasuna kolokan jarriz. Prekarietatea areagotuz alegia.

Guzti honengatik, LAB sindikatutik Osasun fisiko, mental eta sozialaren aldeko borrokan jarraituko dugu, bizitza eta osasuna lehentasunean jarriko dituen eredu ekonomiko berri bat aldarrikatzen dugularik.

Langileok laneko gaixotasunekiko, eta lan istripuekiko TOLERANTZIA ZERO aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasun eskubidea egiazkoa izan dadin aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala aldarrikatuz.

Aldaketa hori ez da etorriko Gasteiz, Iruñea edo Baionatik; patronalak eta legeek ez digute ezer oparituko. Aldaketa langileok ekarriko dugu, lantoki, herri eta auzo bakoitzean hartutako gure konpromisoen ondorioz, hori baita gure osasuna eta bizia defendatzeko modu bakarra.

Horregatik guztiagatik, salaketa-protesta gisa deitutako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia babesten dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.