2024-07-03
HomeEkintza PolitikoaMaiatzaren Lehenean mobilizazioa indartzeko apustua berretsi egingo dugu, aldaketa helburu

Maiatzaren Lehenean mobilizazioa indartzeko apustua berretsi egingo dugu, aldaketa helburu

Maiatzaren Lehenean eskualdeka mobilizatuko gara, “Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria!” leloarekin. Halaxe adierazi dugu Bilbon egindako aurkezpenean. LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk eta Komunikazio idazkari Maider Jauregik eman dituzte mobilizazioen berri, eta Maiatzaren Lehena, zabalik dauden borrokak aitortzeko ez ezik, etorriko diren mobilizazio eta greba berriei indarrez ekiteko ere baliatuko dugula jakinarazi dute.

“Egun bat dugu aldarrikapenerako eta klase harrotasuna erakusteko”, adierazi du GarbiƱe Aranburuk, eta norabide aldaketa dugula jomuga berretsi du. Idazkari nagusiaren hitzetan, “sistema honi ezin zaio eutsi, ez sozialki, ez ekologikoki. Aldaketak saihestezinak dira; jokoan dagoena, eztabaidagai dagoena, aldaketa horiek zein norabidetan egin behar diren da, eta horretara bideratu behar dira politika publikoak. Kapitala edo bizitza aukeratu behar da”.

LABek norabide aldaketa defendatzen du, trantsizio ekosozialista eta feminista; garapen paradigma berri bat, demokratikoagoa. Aldaketa da aukera, Maiatzaren Leheneko aurtengo leloak dioen bezala. Egungo sistema kapitalista, heteropatriarkala eta ekozidarekin jarraitzea prekarizazioan sakontzen jarraitzea da, arrakala sozialak areagotuz eta sektore publikoa eta zerbitzu publikoak ahulduz. Zaintza-krisia eta klima-krisia konpontzen ez dituen sistema da.

Sindemia egoeran

Bigarren urtez jarraian, pandemia egoera batean etorriko da Maiatzaren Lehena, eta koronabirusaren ondorioak ez dira osasun-krisi batera mugatu, lan-baldintzak eta bizi-baldintzak ere zeharo okertu ditu. “Sindemia bihurtutako pandemian kapital handiaren eta elite ekonomiko baten interesak lehenetsi dira. Pandemiari aurre egiteko ez dago osasun publikoan inbertitzearen aldeko apusturik. Erantzukizun politikoak saihestu dira, eta zama guztia herritarren erantzukizunean jarri da, neurriak gogortu eta malgutzearen arteko oreka arriskutsuari eusten saiatuz, eta orain ikusten dugu dena fidatu nahi zaiola txertaketa-estrategiari”, azaldu du GarbiƱe Aranburuk.

Nabarmendu du pandemiak agerian utzi dituela bizitzari eusteko funtsezko lanak zeintzuk diren, kasu gehienetan emakumeek egindako lanak izanik, modu prekarioan gauzatzen direnak. Enplegu hori duintzeko neurririk ez dela hartu salatu du. Lan-erreformen ondorioetako bat enplegua suntsitzea oso erraza dela azpimarratu du, eta, enpleguaren galera horren aurrean, erakundeek langileak bazterrean utzi dituztela gogor kritikatu du.

Pandemiaren efektuari aurre egiteko, Europak dagoeneko markatuta dauka jokalekua, berreskurapenerako Europako funtsekin. Filosofia horretan oinarrituta, Estatuko erakundeek, Gasteizko Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak krisiari eman nahi dioten erantzuna erakutsi digute: “2008ko krisiari emandako erantzunarekin, aldeak daude. Izan ere, kapital transnazionalen beharrak desberdinak dira. Aurreko krisian bankuak erreskatatu ziren eta austeritate politikak nagusitu ziren. Oraingoan, diru publikoa ekonomian sartzea erabaki dute, erreforma fiskalik gabe, eta murrizketa berriak etorriko dira. Diru publikoa esku pribatuetara bideratzera mugatuko dira, inolako baldintzarik gabe, trukean inolako konpromiso sozialik eskatu gabe. Diru publikoa multinazionalen beharretara bideratuz geroa, inbertsio publiko horretatik kanpo geratuko dira zerbitzu publikoak, zaintza-sistema publikoa eta lan eta bizi baldintza duinak”.

Ezkerretik, burujabetzan sakonduz

Norabide-aldaketa, trantsizioa, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea, mundu mailako erronka bat da. Hala ere, argi izan behar dugu alternatiba hori herrialde bakoitzetik bultzatu behar dela. GarbiƱe Aranbururen esanetan, “Euskal Herrian norabide aldaketa hori ezkerretik gidatu behar da, langileen parte-hartzearekin eta herri burujabetza prozesuan sakonduz. Horrela behar du izan, edo ez da norabide aldaketarik egongo”.

Ez dago gehiengo instituzionalik norabidea aldatzearen alde, trantsizio baten alde; erakundeetan alderdi sistemikoak dira nagusi. Baina, balio horiek partekatzen dituen gehiengo sozial bat badago, garapen-ereduaren paradigma-aldaketa horren alde dagoena: “Kalean gaude, zerbitzu publikoak eta zaintza-sistema publiko komunitario bat defendatzen. Langileek oso ondo ulertu dute mobilizazioaren garrantzia hezkuntzan, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan. Langileen aldarrikapenak agendan kokatu dira, negoziazio-mahaietan sartu dira eta aldarrikapen horiek lortzeko indar-korrelazio sendoagoa sortzen ari gara. LABetik herri-harresi bat osatzen ari gara enplegua defendatzeko. Sindikatuen artean enplegua defendatzeko eta duintzeko estrategia komunik ez badago ere, enpresetan eta kalean erantzun irmoa ematen ari da enplegua defendatzeko”.

Langileek oso mezu argia bidali diote patronalari. Erraz kaleratzeko legezko tresnak dituzten arren, ez dugu onartuko: “Aernnova, PCB edo Tubacexen borrokak kontuan hartu behar dituzte patronalak eta Eusko Jaurlaritzak. Borroka ez da agortzen enplegu-erregulazioko espediente baten negoziazio-aldia amaitzen denean eta bide judiziala irekitzen denean; borrokak aurrera jarraitzen du”.

LABeko idazkari nagusiak ere nabarmendu du aitortza ekonomiko politiko eta sozial egokirik jasotzen ez duten langileen lan-baldintzak duintzeko borrokak ugaritu egiten direla, hala nola, elikagaigintza edo garbiketa sektoreetan. Borroka sindikal horiekin batera, mugimendu feministaren, pentsiodunen eta gazteen borrokaren balioa ere azpimarratu behar dela adierazi du.

Hala, Maiatzaren Lehena borroka horiek guztiak aitortzeko eta mobilizazioan sakontzeko eguna izango dela jakinarazi du , aldaketa helburu.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.