2025-01-03
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakAP-68ko langileek mobilizazioak hasiko dituzte gaur

AP-68ko langileek mobilizazioak hasiko dituzte gaur

Martxoaren 20an UGT eta CCOO sindikatuek AUNAE guztirako lehen hitzarmen kolektiboa sinatu zuten enpresarekin, modu honetan ABERTISen 7 autopistetako (espainiar estatukoak) langileen lan baldintzak inposatuz. Langileak modernizazio –EEE- planaren, malgutasunaren, lanpostu suntsiketaren eta ABERTISeko hitzarmen bakarraren aurka mobilizatuko dira gaur.

Pasa den martxoaren 20an UGT eta CCOO sindikatuek AUNAE (Abertisen estatuko autopistak) guztirako lehen hitzarmen kolektiboa sinatu zuten enpresarekin, modu honetan ABERTISen 7 autopistetako (espainiar estatukoak) langileen lan baldintzak inposatuz, aurretik jada Bizkaiko batzarretan baztertuak izan zirenak.

Bere garaian sindikatu horiek sinatutako aurreakordioa salatu genuen. LABetik ez dugu onartzen negoziazioak gauzatu diren esparrua eta negoziazioa enpresa bakoitzera eramatearen aldekoak gara.

Hitzarmen hau salatzeko arrazoi ugari dugu, bai egiteko moduarengatik eta akordioen edukiengatik.

Hitzarmen kolektiboak lan baldintzetan aldaketak dakartza, malgutasun gaietan, langile kolektibo batzuei (finko-diskontinuoak) Raxoiren erreformak berak baino baldintza gogorragoak ezartzen baitzaizkie. Lan zikloen aldaketa dakar (6-3 tik 4-2ra); langileen oporraldiei ere eragiten die. Apirilaren 10ean enpresak langileei dei egin zien oporren inguruan hitz egiteko. Bilera hartan berriro ere inposaketa izan zen nagusi.

LABe konpromisoa hartua du langileen batzarretan nagusi den erabakia errespetatzeko eta Abertiseko Hitzarmen Kolektiboan ezarritako edozein negoziaziori uko egiteko. AVASAko hitzarmenaren negoziazio mahaia irekitzea aldarrikatzen dugu, eta enpresak “bere hitzarmena” erdiesteko adostua zegoena apurtu izana salatze. Salatu egiten dugu, halaber, hizpide dugun hitzarmen kolektiboa sinatu duten sindikatuek eta enpresak azken 2 urteetan ez dutela ezertarako kontatu gainerako ordezkaritza sindikalekin eta langileekin.

Eraso hauez gain bada beste mehatxu bat: zenbait lanpostu jokoan dira ordainlekuen mekanizazioa dela medio. Abertis enplegua suntsitzen ari da, langileak makinekin ordezkatuz.

Apirilaren 29an AP-68ko langileek batzarra egin zuten eta mobilizazio egutegi bat finkatu zen bertan: protestak, gaur hilak 5, hasiko dituzte. Orozkoko ordainlekuaren ondoan elkarretaratzea egingo dute goizeko 10.00etan LABek deituta, enpleguaren defentsan eta inposaketen aurka.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: UPNren boto emaileak eta fiskalitatea

Imanol Karrera LABeko Nafarroako bozeramaileak fiskalitatearen inguruko iritzi-artikulua idatzi du.

Gutxienez 63 langile hil dira lan-istripuan 2024an

Gaur, urtarrilaren 2an, jakin dugu I.P.C. 41 urteko langilea hil zela abenduaren 30ean Zornotzako Forest Trafic SL enpresan. Hildako langilea inbentario-lanak egiten ari zen biltegian orga jasotzaile batekin, eta garraiatzen ari zen zamaren zati bat gainera erori zitzaion, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik.

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...