2024-07-22

MAIATZAREN LEHENA

LAB sindikatutik gure eskubideen defentsan eta Euskal Herriak behar duen erabakitzeko eskubidearen alde, gaur, Maiatzaren Lehenean kalera irteteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Erabakitzeko eskubidea da krisitik irteteko beharrezko dugun burujabetza prozesuaren giltza, eta gu langileok, gure parte hartzearekin berma.

MAIATZAREN LEHENEKO EKIMENEN AGENDA

LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurten. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean 28 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.

ENTZUN GAITZATELA OZEN!  #langileokerabaki

Entzun gaitzatela argi eta garbi Maiatzaren Lehenean. Lagundu gaitzazu egunak emango duenaren jarraipena egiten zuen aportazioen bitartez. Bidali zuen argazki, bideo, kronikak… LAB sindikatuaren webgunera (
Nora eta nola bidali) eta txertatu #langileokerabaki "hashtag"a sare sozialetan.
  
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.