Datorren Maiatzak 1etik aurrera LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta greba mugagabeari hasiera emango diote desgaitasuna duten jendearentzako arreta zentroetako langileek. Hitzarmenaren negoziaketen blokeoa gainditzeko asmoz sektoreko enpresekin burututako bilerek ez dute emaitza positiborik eman eta langileek borrokari jarraipena ematea erabaki dute.
Enpresek ez dituzte proposamen hauek onartzen, ez dute inolako mugimendurik erakusten eta Administrazioak duen inplikazio faltaz probesten dira. Momentu honetan, Administrazioa eta enpresak ez dira ados jartzen ere ez eta bi bertsio kontrajarri eskaintzen dizkigute. Lan hitzarmen duin bat sinatzeko borondate ezatik haratago, Administrazioak luzatu omen dien diru bat jaso ez dutela adieraziz, hainbat deskuelge burutzen ari dira enpresak. Administrazioak bertsio hau ukatzen du, ordainketak bere osotasunean burutu dituela ziurtatuz.
Bitartean langileek, 4 urte daramatzate erosahalmenean galerak pairatzen, eta egun, ez dute lan hitzarmena aplikatua izango delaren bermerik. Nafarroa osoan asanbladak burutu ondoren apirilean, mobilizazioetan pauso bat gehiago emateko erabakia hartu zuten, paroei bide eginez, eta apirilaren 23an egindako lehenengo greba egunarekin.
Mahai negoziatzailean blokeoak jarraitzen duela ikusirik langileek LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin batera greba mugagaberi hasiera emateko erabakia hartu dute maiatzaren lehenetik aurrera.