2024-11-22
HomeMaiatzaren Lehena 2014Maiatzaren lehenean langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan

Maiatzaren lehenean langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan

LAB sindikatuak pasadan Maiatzaren Lehenetik hona zerbitzu publikoen eta negoziazio kolektiboaren defentsan, enpleguaren eta langileon eskubideen alde eta euskal herriak bere bidea egiteko duen eskubidea aldarrikatuz egindako ekimenenak laburbiltzen dituen bideoa landu du. Langileok erabakitzeko ordua da, Euskal Herriak erabaki dezan.

Maiatzaren lehenean denok kalera!
Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan

«Krisia iruzur handi bat da, iruzur bat bestearen atzetik. Erantzuleek ez dute ardurarik bereganatu eta gu langileok, egin gaituzte arduradun.

Ez dugu guztiok berdin ordaindu, aberatsak gero eta aberatsagoak dira eta pobreak gero eta pobreagoak. Krisiak, espekulazioaren mesedetan produkzio esparrua suntsitu egin du eta espekulatzaileak negozioa egiten jarraitzeko bide berriak aurkitu dituzte. Neurrien aitzakiarekin erreforma estrukturalak inposatu dizkigute. Euren mesedetan.

Saltzen diguten hazkunde ekonomikoa ez da benetakoa. Enplegua suntsitzen ari da, soldatak erasotzen dituzte, langabezia gora doa eta babes soziala murriztu dute.
Pobrezia eta prekarietatearen gainean ez dago ekonomia indartzerik.

Produkzio ehuna eta ekonomia erreala suntsitzen dute espekularioaren mesedetan.

Zerbitzu publikoak murrizten ari dira eta sektore publikoaren gaitasuna ahuldu nahi dute.

Erabakitzeko eskubidea behar dugu, krisitik nola atera nahi degun guk erabalitzeko.

Ezin dugu onartu orain egiten den moduan elite ekonimikoak haien mesedetan erabakitzea. Irtenbide propio bat behar dugu, burujabetza prozesu bat behar dugu eta horrela aldarrikatuko dugu maiatzaren lehenean ere.

Aske gaitezen, behingoz, Espainia markatik eta gaurko politiketatik. Burujabetza ekonomiko, soziala eta politikoa aldarrikatzen dugu. Eta gaurdanik nahi dugu, bizi dugun egoera larriari buelta ematea ekarriko duen hautu politiko bakarra baita.

Guri dagokigu Euskal Herrian dugun aberastasuna nola sortu, banatu eta antolatu erabakitzea. Hor dago irtenbidea.
Hori erabaki behar dugu, guk langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan.

Erabakitzeko eskubidea da prozesuaren giltza, eta gu langileak, gure parte hartzearekin berma.»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.