2024-07-03
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEtxez etxeko laguntza zerbitzuan enplegua eta kalitatezko zerbitzua bermatu dadila eskatu du...

Etxez etxeko laguntza zerbitzuan enplegua eta kalitatezko zerbitzua bermatu dadila eskatu du LABek

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean etxez etxeko laguntza zerbitzuan enplegua eta kalitatezko zerbitzua bermatu dadin eskatzeko.

LABen deialdiari jarraituz 40 bat lagun elkartu ziren "Etxez etxeko laguntza zerbitzuan enplegua eta kalitatezko zerbitzua bermatu Garantía de empleo y calidad del servicio en el SAD" lelopean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari den honetan, benetako trantsizio ekosozialaren alde egiten dugu

Greba mugagabean hainbat egun daramaten Cementos Rezolako langileen mobilizazioetan parte hartu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, eta azpimarratu du industriaren birmoldaketak langileen parte-hartzea izan behar duela oinarri. Bihar, osteguna, Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegira eramango dute protesta Añorgako langileek.

Etzegaraten hildako garraiolariaren heriotza eta errepideko lan istripuak salatu ditugu Iruñean

LAB, Hiru, LAB, CGT-LKN, Steilas, ESK, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Iruñeko San Ignazio kalean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Etzegarateko istripu larrian hildako garraiolaria gogoratzeko eta Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatzeko, “Lan istripu gehiagorik ez; prekarietateak hil egiten du” lelopean.

EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte

LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.