2024-07-22
HomeBidalketak2014«Herritarren topaketa» euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde

«Herritarren topaketa» euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde

LAB sindikatuak bihar Eskoriatzako HUHEZI unibertsitatean burutuko den Herritarren Topaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizue. Ekimenak Euskal Preso eta iheslari politikoen eta bere gertukoenen eskubideetaz hausnarketa bat egitea eta guztion eskubideen alde sare indartsu eta geldiezin bat osatzea bilatzen du. Bertan topo egingo dugulakoan, agur bero bat.

Informazio gehiagorako www.herritarrentopaketa.net

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.