2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaAstebete greba mugagabean eta Totoricagüena Supermerkatuko zuzendaritzak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi...

Astebete greba mugagabean eta Totoricagüena Supermerkatuko zuzendaritzak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi oraindik

Totoricagüenena Supermerkatuetako langileek greba mugagabea hasi zutenetik aste bete pasa da, eta berriz ere enpresak ez du negoziatzeko borondaterikela azaldu. Nahiz eta langileak negoziatzeko prest daudela azaldu gatazkaren hasieratik, zuzendaritzarik ez dutela dei bat ere izan salatu dute. Datorren apirilaren 12rako manifestazio deitu dute Gernikan lanpostuen defentsan.

Kalean entzun diren zurrumurruen aurrean langileek argipen batzuk egin nahi izan dituzte. Lehenik enpresak eskaintza bakarra egin duela azaldu dute, hau da, %22 soldata jeitsiera eta gainera inolako bermerik gabe. Bigarrenik jardunaldi osoa duten langileen soldatak 1050 eurokoak diren heinean eta kontutan izanda duten adina eta daramaten denbora enpresarentzako lanean, jaitsiera honek oso egoera larrian utziko dituztela salatu dute. Eta azkenik enpresal 4 soldata zor dizkiela jadanik azaldu dute: uztaileko eta abenduko ordainsaria eta otsaila eta martxoko soldata.

Zuzendaritzatik delegatu batek jasotako gutun baten zioen moduan, denon kaleratzeen zain daudela adierazi dute langileek, baina argi esan nahi diote bai enpresa eta bai bertako erosleei heuren lanpostuen defentsan borrokan jarrituko dutela.

Egoera honen aurrean, langileen asanbladak datorren apirilaren 12an “lanpostu duinen defentsan, kaleratzerik ez!” lemapean manifestazio bat deitzea erabaki du. Manifestazioa, gernikako Merkurio plazatik hasiko da eguerdiko 12:30etan eta herritar guztiak partehartzera gonbidatzeaz gain, langilee eta hauen familiekin eta bere lanpostuen alde borrokan dauden langile guztiekiko elkartasuna adieraztera deitu dute eskualdeko jendea.

Bide honetan ere, elkartasuna eta atxikimendua lortzeko, Busturialdeako enpresa komiteeki eta Gernikako Udalarekin lanketa berezia egingo dutela iragarri dute. Lehenengoekin langileria osoaren kontrako erasoak direlako heuren atxikimendua jasoz 12ko manifestaziora begira eta bigarrenarekin Udalaren interbentzioa eskatuz gatazkaren konponbideari begira eta egingo dituzten mobilizazioei babesa emateko eskatuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.