2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28LABek mutuen kontratuak erre ditu sinbolikoki lan istripuak sektore publikoak kudeatu daitezen...

LABek mutuen kontratuak erre ditu sinbolikoki lan istripuak sektore publikoak kudeatu daitezen eskatzeko

Gaur, apirilaren 2an, Unión de Mutuas bulegoaren aurrean LABeko ehun bat delegatu nahiz afiliatuek mutuen erreformaren kontrakotasuna adieraziz, zenbait mutuen kontratuak erre dituzte.

Ondoren, mutuaren bulegotik giza-katea abiatu dute Gizarte Segurantzaren egoitzaraino. Modu honetan, mutuen eredu pribatutik eredu publikora pasatzeko aldarrikapena irudikatu nahi izan dute.

Izan ere, mutuen erreformaren aurrean LABek mutuen sistema desagerraraztea eta mutuen baliabideak nahiz konpetentziak publikoak bilakatzearen aldeko apustua egiten du. Zehazki honako aldarrikapenak egin dituzte:

1.Nafarroako administrazioak, lantalde publiko osoa Gizarte Segurantzaren erakunde-laguntzailea den Autoaseguradoraren baitan barnebildu dezala.

2.Gainontzeko enpresek eta erakundeek laneko gertakizunek prestazio ekonomikoaren estaldurari Gizarte Segurantzaren bidez hitzartu dezatela, eta ez mutuen bitartez.

3.Halaber, gertakizun arrunten kontrolerako mutuen eskuduntza baztertzea.

4.GSINen medikuek langileon historia klinikoa eskuratzeko aukera baztertzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.