2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLABek Bizkaiko Etxeko Laguntza Zerbitzuetan sinatutako hitzarmena atzerapasotzat jotzen du

LABek Bizkaiko Etxeko Laguntza Zerbitzuetan sinatutako hitzarmena atzerapasotzat jotzen du

LAB sindikatuak Bizkaiko Etxeko Laguntza Zerbitzuetan enpresaburuen elkarteen eta CCOO sindikatuaren artean lotutako akordioa atzerapausotzat jotzen du eta urrats berri honek lan baldintzak eta enpleguaren egonkortasuna kaskartzeko besterik ez duela balio salatu du.

LABen balorazioa
Negoziazioei ekin zitzaienetik, ukondoka dabiltzan enpresaburuen elkarteek ageri-agerian utzi dute asmo partekatu bakarra dutela, funtsezkoa den gizarte-zerbitzu honen opil banaketan: kontratatu diren zerbitzu orduen berme ezari aurre egingo dion araudi baten bila dabiltza, aipatu orduak zein tarifak urritu nahi dituztelako, beti ere, hauen mozkin-tasari inolako galera ekarri barik. Hau guztia, soldatak, enplegua eta lan-baldintzen kontura.

2014ko martxoak 24 zituenean sektoreko patronalek eta CCOO sindikatuak sinatu zuten akordioak, hobekuntzatxo batzuekin apaindua, Hitzarmen Kolektiboa ezartzen du, zeinak, oro har, etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren lan baldintzak txartzen eta desarautzen dituen. Eta edozer diotela ere, sektoreko enpleguaren suntsipenari laguntzen dio. Hori bai, hura kudeatzea errazten du eta enpresetako mozkin-tasa arautzen du.

Hiru urteko indarraldia du. 2013. urterako soldatek bere horretan iraungo dute, 2014. urterako 0,5-a handituko da eta 2015. urterako KPI-a beste. Soldatak eguneratzeko berme bakarra dago 2014. urterako, lanaldi oso bati hileko 8 € legokio. Hau da, lanaldi partzialeko portzentajea oso handia da sektore osoan.

Enpresak baliabidez hornituko dituzte, hitzarmenari ez lotzeko klausulan ezarritako prozeduran baino malgutasun handiagoaz, ordutegiak, lanaldiak eta oporraldiak noiz egin aldatzeko; lantokika ezarriko da eta ez enpresaka.

Zentimo batean hobetzen da lanen bat egiteko norberak bere ibilgailua erabiltzeak eragin gastuak konpentsatzeko.

Ordaindutako edoskitzeko baimena egunetan pilatzeko eskaera, azken bileran jasota geratu zenez, ez da egungoa bezain onuragarria.

Lantalde tekniko eta administratiboak subrogatu barik diraute.

Amaitzeko, eta azken lan erreformari eta mahaiari lan baldintzak gotortzeko eta bermatzeko egin zaizkion eskaerei dagozkien alderdien harira, derrigorrezko arbitrajea jasotzen da lan baldintzak ez erabiltzeko prozeduretan eta langileen mugigarritasun geografikoa ahalbidetzen da egin daitezkeen lizitazioetan. Ultraktibitateari dagokiona bakarrik sartu da, hau da, berau hitzarmen kolektibo berean sartua zegoelako.

Hortaz, enpresaburuen elkarteen eta CCOO sindikatuaren artean lotu duten akordioa, egun arte lotu denarekin alderatuz, atzerapausotzat hartzen dugu, eta urrats berria deritzagu lan baldintzak eta enpleguaren egonkortasuna kaskartu daitezen; era berean, honen bidez bermatzen dituzte Udalek etxez-etxeko laguntza zerbitzuetan eta Aldundiaren eta Udalen laguntza alorreko politiketan egin murrizketak.

LAB sindikatuak, oinarrizko zerbitzu honetan ematen diren lan eta enplegu baldintzak hobe daitezen eta haiek babestuz hasitako ekintza sindikalari segida emango dio.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.