2024-11-22
HomeLAB SindikatuaNazio BiltzarraUrriaren 3rako delegatuen batzarrak eta mobilizazioak iragarri ditu Nazio Biltzarrak

Urriaren 3rako delegatuen batzarrak eta mobilizazioak iragarri ditu Nazio Biltzarrak

LABentzat hasi berri den lanurtea oso garrantzitsua izango da, batetik, biltzar nagusiaren urtea delako, eta bestetik, bizitzen ari garen egoera ekonomiko, sozial eta politikoa berezia delako, zalantzarik gabe.

Lanurteari begirako erronka eta lan ardatz nagusiak aztertu eta horien inguruan abian jarri beharreko dinamikak eztabaidagai izan dira gaur Donostian, LABeko nazio biltzarrean.


EGOERA SOZIOEKONOMIKOA

Sistema finantzieroaren erasoak ez du mugarik, eta gobernuek gaur duten menpekotasunak ere ez. "Zor publikoaren krisia" deitu duten kapitulua beti bezala bukatu da: murrizketa gehiago eta handiagoak iragarriz botere ekonomikoaren eskakizunei men egiteko.

Aurreko kurtsoa murrizketa gehiago etorriko zirela iragarriz amaitu genuen, eta murrizketak norainokoak diren ikus daiteke orain.

Patronalaren jarrera. Patronalaren aldetik datozen adierazpenak eta proposamenak (zerga eta aurrekontu politiken ingurukoak, azkenak) lotsagabekeria hutsa dira LABentzat. Lanpostuak suntsitzearen mehatxuaz baliatzen ari da, segidan "egoeratik irten ahal izateko" beharrezkotzat jotzen dituen neurriak zerrendatzeko. Gezurretan ari dira krisiaren aurrean erantzukizunik bereganatu ez, eta krisitik aterako gaituzten erabakiak lotzen ari direla diotenean. Neurri horiek betikoak dira, berdin berdinak krisia egon ala ez.

Soldatak jeistea, lan baldintzak okertzea, lanaldia malgutzea, babes publikoa kentzea… Dira patronalak euskal jendarteari aplikatu nahi dizkion neurriak. Ez dago hazkunderik, ez susperraldirik errezeta horien atzean, euren interesak baizik. Gezurretan ari dira. Neurri horiek enplegua suntsitu eta langileen egoera okertuko dute, ekonomiaren kaltean. LABek patronalaren asmoei, ezarri nahi dituzten murrizketei eta langileen eskubideen aurkako erasoei aurre egingo die, borroka hori lantokietara eramanez.

Sindikatuak abian jarriko dituen ekimenetan lehena urriaren 3an izango da: delegatuen batzarrak eta mobilizazioak egingo ditugu Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, sindikatuaren irakurketa gure ordezkariekin partekatzeko eta lan eskubideak borrokatzea ardatz izango duen ekintza sindikala erabakitzeko.

EREMU POLITIKOA

Klase politikoaren erantzukizuna. Hartu dituzten erabakiak, eta hartzen ari direnak, hautu politiko bat dira, herritarren borondateari bizkar emanez egiten dituzten hautuak, denak bere horretan jarrai dezan, ezer aldatu ez dadin, aldaketa sozialaren bidea debekatuz.

Egoera ekonomikoa bi hitzetan definitzen dute: ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna. Guretzat, ordea, hitz bakarra dago: IRUZURRA. Guztiaren gainetik argi dagoena da kapitala egoera baliatzen ari dela abantaila gehiago eskuratzeko. Gaur arteko eredu soziala indargabetzea da helburu bakarra, besteak beste, sektore publikoa suntsituz, eskubide laboral eta sozialak indargabetuz eta aberastasuna banatzeko mekanismo guztiak txikituz.

Klase politikoak ukatu egiten duen arren, badira alternatibak eta klase politikoak bere esku du behingoz egoera honi buelta ematea ekarri behar duten erabaki politikoak hartzea. Oraindaino hartu dituzten erabakiak, eta hartzen ari direnak, hautu politiko bat dira, herritarren borondateari bizkar emanez egiten dituzten hautuak, denak bere horretan jarrai dezan, ezer aldatu ez dadin, aldaketa sozialaren bidea debekatuz.

Eremu politikoari deia: langileriarekin benetako konpromisoak har ditzaten, behingoz erantzukizun politikoz jokatzen has daitezen, abian jartzen diren politiken norabidea aldatzeko.

Klase politikoaren esku izanik egoerari buelta emateko erabakiak hartzea, euskal jendarteari, euskal langileoi dagokigu klase politikoa horretara behartzea. Hori izango da LABen lan erreferentzietako bat kurtso honetan.

Aukera berriak. Egoera ekonomiko ilunaren alboan egoera politiko berria indartzen ari da Euskal Herrian. Azaroaren 20ko hauteskundeei begira, LABeko nazio biltzarrak berretsi egiten du sindikatuaren jarrera eremu ezkertiar eta abertzalean abiatuta iniziatibarekiko, oso positibotzat baloratuz, alderdikerien gainetik bat eginez herri honen eskubideak defendatzeko unea dela iritzita. Zentzu horretan, iniziatiba burura eramango dutenei eskatzen diegu politika ekonomiko, laboral eta sozialak hemen erabaki ahal izateko eskubidearen defentsa bere egin dezaten, hau da, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren defentsari hel diezaioten.

Aldaketaren bidea jorratzeko lankidetza. Eremu sindikal eta politikoaren arteko lankidetzaren beharra azpimarratu nahi dugu LABetik. Gaurko politikak nola aldatzen ditugun eztabaidatzen hasteko momentua da. Benetako aldaketak bultzatu nahi ditugun eragile politiko eta sindikalen arteko eztabaida irekitzeko unea da. LABetik gure prestutasuna adierazi nahi dugu bide berri hau lankidetzaren bidez jorratzeko.

Egoera politikoa. Bateragune auzia. Eremu politikoan, halaber, azken asteetako gertakarien harira, LABek BATERAGUNE auziko epaiaren larritasuna berresten du. Sindikatu honetako idazkari nagusi ohi Rafa Díez Usabiaga eta zigorra jaso duten gainerako kideak espetxera eraman dituen sententzia hau politikoa da guztiz, inolako oinarri juridikorik gabea, estrategia politiko baten baitan kokatzen dena. Espainiar Estatua Euskal Herriarekin duen arazoa politikoa bide demokratikoetatik konpontzeko gai ez dela argi eta garbi uzten duena.

Rafa Díez eta Bateragune auzian zigortuak izan diren kide guztiak inolako baldintzarik gabe aske nahi ditu LABek. Epai honen aurka gaur arratsalderako deituak dauden mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu, eta bide beretik, larunbatean Bilbon egitekoa den manifestazio nazionalari geure atxikimendua ematen dio sindikatuak.

Besteak beste eskenatoki politikoan ematen ari diren azken gertakariak sakotasunez aztertzeko helburuz, egoera politikoaren gaineko gogoeta bat irekiko dugu datozen asteetan, eta gogoeta gauzatu ahala sindikatuaren irakurketaren berri emango da.

Donostian, 2011ko irailaren 22an 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.