2025-03-30
HomeEkintza SindikalaArgal eta Mondelezek erakutsi duten bezala, borroka da bidea

Argal eta Mondelezek erakutsi duten bezala, borroka da bidea

Patronalak lan baldintzak prekarizatzeko nahiaren aurrean, Irunberriko Argal eta Bianako Mondelezeko langileek garaipen sindikal garrantzitsuak lortu dituzte. Arrakastaren giltza: langile guztien borroka sendo eta solidarioa, eta herriaren babesa.

«KOXKA vs. KYBSE, bi eredu sindikal»

Argalen, LABen gehiengoarekin, Enpresak belaunaldi berriak prekarizatu eta plantilla zatitu nahi zuen, errelebistei mugagabeko kontratua egiteari uko eginez eta kontratazio berriei aintzinatasun osagarria kenduz. Bere asmoa burutzeko, erretiroa hartzear zeuden langileak gatibu bezala erabili nahi zituen, enpresaren nahia onartu ezean aurrejubilazioko baldintzak okertzearekin mehatxu eginez.

Baina langileen erantzun bateratua izugarria izan zen, bi hilabetetan zehar egunero mobilizazioak eginez (lanuzteak, burrunbak bulegoetan, itxialdia lantegian, errepide mozketa…).

Hona hemen borrokaren bidez lortutakoa: 34 lanpostu mugagaberen sorrera; kontratazio berriak gainontzekoen baldintza berdinetan; lan erreformaren aurrean blindatutako
ituna (enpresa ezingo du deskuelgerik aplikatu soldatei dagokionez).

Bianako Mondelezen, 21 lagunen kontrako lan baldintzen aldaketa unilateralaren aurrean, tailerreko %100ak greba mugagabeari ekin zion, LABen parte hartzearekin. 12 egun ondoren, Bianan mila lagunetik gorako manifestazioa eginda, enpresak atzera egin behar izan zuen. Langileen beste lorpena, honako hau: enpresak ezingo ditu 41. eta 82. artikuluak (modificación sustancial, indibiduala eta kolektiboa) erabili egungo hitzarmena indarrean dagoen bitartean (2 urteko ultraaktibitatea du) ezta hitzarmen berrian zehar ere (gutxienez 2 urteko ultraaktibitatea izango duena).

Argal eta Mondelezek erakutsi duten bezala, borroka da bidea
Patronalak lan baldintzak prekarizatzeko nahiaren aurrean, irunberriko Argal eta Bianako mondelezeko langileek garaipen sindikal garrantzitsuak lortu dituzte. Arrakastaren giltza: langile guztien borroka sendo eta solidarioa, eta herriaren babesa.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.